Donbasseko herri erresistentzia oinarri, elkartasun eguna urtarrilaren 31ean Arrasateko Gaztetxean
Antolatzaileek egitaraua moldatu dute #HassannaLibre Bilbon burutuko den manifestaziora bertaratu ahal izateko.
Datorren urtarrilaren 31ean Arrasaten, inperialismoaren aurkako eguna ospatuko dute Arrasateko Gaztetxean. Bertan Ukraniako inperialismoa eta Donbasseko herri erresistentzia izango dute mintzagai.
Azken egunotan gainera Ukrainar gobernuak Donbasseko eskualdean borroka gogortzeko erabakiak ondorio latzak izan du bertako biztanleengan. Donetskeko aireportuko borroka luzea herri miliziek irabazi ostean, mendeku operazioa da Kieveko ejertzitoaren ofentsiba berria
Arrasaten antzera, Altsasun eta Larrabetzun ere Donbass eta Europa Ekialdeko egoeraren gaineko hitzaldiak eskainiko dira datozen egunetan
Urtarrilak 29, 19'00etan Altsasuko Gaztetxean
Otsailak 6, 19'00etan Larrabetzuko Aretxabala Herriko Tabernan
ARRASATE. Datorren zapatuan, urtarrilaren 31a, inperialismoaren aurkako eguna ospatuko dute gaztetxean Askapenarekin elkarlanean. Bazkalostetik gauera arte, hainbat proposamen ezberdin izango dira eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera.
Goizean #brigadak15 aurkezpena eta ondoren "Inperialismoa Ukrainan, erresistentzia Donbassen" hitzaldia izango da. Bertan Jon Kortazar historialariak eta Donbassen izandako internazionalista arrasatearra eta EH Donbass komiteko Ibaik parte hartuko dute.
Arratsalde iluntzean 20:00etan, hain zuzen, mural margoketa egingo dute afari solidarioari ekin. Gaztetxean biltzen direnek afariarekin batera, vodka dastaketa solidarioan parte hartzeko uakera izango dute. Gauari jarraipena emateko, Dj Bull-ek musika doinuak jarriko ditu festa giroa nagusitzeko.