Elkartaratzeak eta hitzaldiak manifestazio nazionalaren bezperan

altsasu israeli boikotElkartaratzeak eta hitzaldiak izan dira hainbat herritan gaur, nakba egunez.

Nafarroan Iruñean eta Altsasun egon dira elkartaratzeak, Iruñekoan 60 lagun batu dira 19:30etan, baina 19:00etatik informazioa banatu dute, gainera txalaparta jo dute eta aurreskua dantzatu, pankartan, berriz, iruñerriko autobusen gestioa hartu duen Veolia eta Villavesa salatu dituzte (Veolia apartheid-aren tranbia eraikitzen ari da Jerusalem eta kolonia sionistak komunikatzeko).

Altsasun 50 lagun batu dira elkartaratzean, aurrena prentsaurrekoa eman dute, Nakba zer den eta geroztik Palestinak bizi duen egoera azaldu eta gero, Sakanan elkartasunez manifestua dela eta, egindako lanketa eta aurrera begira egingo duten lana azaldu dute Israeli boikot-Sakana ekimenaren aurkezpenarekin.

Araban Judimendiko gazte asanbladak antolatuta bazkari palestinarra eta Askapenako kide baten hitzaldia izan da gaztetxearen aurrean, 20 lagun pasa batu dira eta pankarta bat ere jarri da auzoan judutarren omenez dagoen monumentoan. Asteazkenean, berriz, fakultatean errepresioaren aurkako astearen baitan hitzaldia egin zen Martxoak 3 elkartearekin batera eta 25 lagun batu ziren.

Bizkaian bi elkartaratze izan dira Trapagaran eta Gernikan. Trapagaranen ekimen ugari prestatu dituzte, gaur 20 bat bildu dira Askapenak eta 'hitza kalean' elkarteak deituta, horrez gain 20an hitzaldia  egingo dute eta 22an "check-point rock" bideo-lana emango dute. Gernikan 35 lagun batu dira eta Elorrion gaztetxean pankarta handi bat jarri dute.

Gipuzkoan Azkoitin elkartaratzea izan da eta 30-40 lagun, batu dira elkartasunez manifestuaren berri eman dute, bai eta Zestoa eta Bir Zeit herrien artean egin berri den senidetzarena ere. Zarautzen aste osorako ekitaldiak antolatu dituzte Palestinarekin elkartasunez, hilaren 12an hitzaldia egin zen eta 15 lagun batu eta 14ean bideo emanaldian beste 20, bihar eguerdian elkartaratzea egingo dute Askapena eta Xakela gazte asanbladak deituta.

Eta bihar berriz, denok Gasteizera!!!

17:30etan Bilbo plazan