Epaiketako gastuei aurre egiteko kontu korronte zenbakia ireki dugu
Kontu korrontea martxan. Audientzia Nazionaleko epaiketa hasi berri det honetan, honek dakartzan gastuei aurre egiteko kontu korronte bat jarri dugu martxan. Dela norbanako zein kolektibo moduan, aukera eta ahalmena den neurrian, ekarpena egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Hemen kontu korronteko zenbakia:
(Laboral Kutxa) 3035 0143 70 1431076547
Lehen ekarpena dagoeneko egin du Paolo Albanese Sartagudako alkateak (EH Bildu). Alkate izendatu zutenean aurreko alkateak kobratzen zuena baino 200 gutxiago kobratzea erabaki zuen, eta diru hori herriko eragileei zein kanpokoei ematea erabaki zuen. Aurreko hilabetean Kurdiscat erakundeari eman zioten, eta irailean, epaiketa dela eta Askapenari ematea erabaki zuen. Ildo beretik, Lizarrako Gaztetxeak ere ekarpen ederra egin zuen hilaren hasieran eta 500 euro sartu zituen kontuan epaiketak berarekin dakartzan gastuei aurre egiteko.
Hemendik, gure eskerrik beroena bai Paolo Sartagudako alkateri, Lizarrako gaztetxeari eta nola ez, ekarpena egitera animatzen zareten guztiei. Zinez, mila esker!
Gora Euskal Herria internazionalista!