Estatu kolpeari ez, manipulazioari ez! Venezuelarekiko elkartasuna!
Martxoaren 20ean egin bezala, Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialok elkarretatzea deitzen dugu datorren apirilaren 10ean Bilbon, Venezuelan bizi den estatu kolpe saiakera eta hedabideen burutzen duten manipulazioa salatu eta Venezuelako iraultzarekiko gure elkartasuna adierazteko.
Hitzordua 19:00etan izango da Basurtoko Kaputxinoetan, San Mames ondoan. EITB, Antena 3, La Sexta eta El Mundoren egoitzen aurrean.
2014ko apirila. Hugo Chavez hautatutako presidentearen aurkako estatu kolpe saiakera gertatu zenetik 12 urte betetzen dira. Egun, historia berriz ere errepikatzen da, aktore berberekin:
1. 18 hauteskunde porrot onartzen ez dituen oposizioak hautatua izan den Nicolas Maduro presidentea gobernutik bota nahi du.
2. Patronalaren gerra ekonomikoa, ezinegona sortu asmoz.
3. Biolentzia oposizioak gobernaturiko zonalde aberatsetan, kaos soziala sortzeko.
4. Eskuin-muturraren frankotiratzaileek hildakoak, gobernuari leporatzen zaizkionak.
5. Estatu Batuetako gobernuaren injerentzia, oposizio kolpistaren diru-iturri eta sostengu.
6. Eta aktore nagusia: nazioarteko komunikabideak. Horiek informazioa manipulatzen dute kanpo esku-hartzea justifikatzeko.
Baina, 2002an gertatu bezala, benetako protagonista ahazten dute: Venezuelako herria, orduan Chavez presidentea babestu zuena eta, egun, Iraultza Bolivartarra defendatzen jarraitzen duena.
Taldeak: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, Marcha Patriótica (Kolonbia), PCE-EPK, No más bases plataforma, Resumen Latinoamericano, Sare Antifaxista, Sortu.