Estatu sionistaren eta Lurralde okupatuetako komunikabide munduari begirada
AIC (the Alternative Information Center on the Palestinian/Israeli Conflict & Middle East Politics) zentruak Jerusalem-en duen egoitza ezagutu eta bere zuzendariarekin, Sergio Yahni, elkartzeko aukera izan du Palestinara joanda zen brigadak.
AIC palestinar eta israeldarrekin batera lan egiten duen komunikabide alternatibo bakarra da. Jerusalemen daukate egoitza eta Beit Sahour-en bulego bat, eta Bethlehem-etik hegoaldera lan eremua dute nagusiki. 30 urtez elkarrekin lan egitearen arrazoia ez da herri bien arteko normalizazioa adieraztea, baizik eta zonalde ezberdinetako ikuspegiak jasotzea, irakurketa orokorragoa egiteko.
Kolonizazioak eragindako gatazka politikoaz ari gara, hasieran, sionismo klasikoak bestelako ezaugarriak bazituen ere, gaurko egoera Hego Afrikako Apartheidarekin aldera daiteke, horrelako erregimen batek beharrezko duen oinarria legetan aurkitzen duela. Honen kontrako alternatiba des-sionizazioa eta demokrazia garatzea izango litzateke. Estatu bakarra edo bi Estaturen konponbidean ez dute sartu nahi, beraien begietan oinarrizko arazoa erregimen politikoa delako, honetik sortarazitako egoerak ondorio direlako (arrazismoa eta garbiketa etnikoa), okupaziotik haratago.
Hiru mailetan egiten dute lan: lehenengoa, erregimenaren analisia eta salaketaren maila, informazio tresnen garapenarekin batera; bigarrena, Israel eta Palestinako elkarteen koordinaketa indartzea, des-sionizazioaren alde; hirugarrena, erresistentziarako kultura sortu eta garatzeko ahalegina.
Elkartean 7 liberatuk egiten dute lan eta hainbat mailetan (bulego eta kaleko lanetan) ehunka pertsonek lagutzen dute, besteen artean Ramallah-n eta Bethlehem-en ikasitakoek. Beste elkarte eta erakundeekin ere egiten dute lan, eta baita alderdi politiko batzuekin batera, nahiz eta batzutan ‘batera’ baino ‘kontran’ esatea zuzenagoa den.
Garai politikoaren arabera, presio maila desberdinak jasan behar izan dituzte Israelgo agenteen partetik. Dela hamarkada batzuk, Barne Ministeritzak komunikabideak itxi zituen, Osloren garaietan presioa arindu zen eta Bigarren Intifadaren ostean jasan behar izan zituzten presiorik handienak. Ez zituzten zuzenean zentsuratu, baina presioa bestelako bitartekarien bidez zetorkien, identifikatu gabeko eragileek lanaren ildo zehatzak uztearen gonbidapena luzatzen zieten, edota izkutuko agenteak infiltratzen saiatzen, adibidez.
Estatu sionistaren zentsurarako mekanismoen arduradunak 90ko hamarkadaren hasieran konturatu ziren zuzeneko presioak zekarren emaitza kalterakoa zela, beraz komunikazio alternatiboaren jarioa lege bidez hasi ziren mugatzen. Modu honetan, ez dago zentzura zuzenik, baina legeen armiarma-sareak eta erregistratzeko beharrezkoa den diru kantitateak ezinezkoa egiten dute komunikabide alternatiboak ireki ahal izatea. Are gehiago, lizentziarik gabeko irratiak ilegalak direla eta beraz momentuan poliziak ixten dituela kontuan izanda.
Estatu sionistaren komunikabide nagusien harira, egoerak Europan eta Euskal Herrian ezagutzen dugunarekin antzekotasun asko dauzka. Komunikabideen egitura oso zentralizatuta dago, hiru familiek kontrolatzen dituzte medio guztien %90a formatu guztietan. Populazioari zabaltzen zaion informazioa kontrolatzeko, adibidez, kazetariak askotan segurtasun zerbitzuetako agente izandakoak dira, beraz Barne Ministeritzaren hariaren jarraipena bermatzen duten ordezkariak.
Palestinako komunikabideei dagokienez, Europan ohikoak diren irrati libreen fenomenoa ez da Palestinan ematen, hain dira altuak beharrezkoak diren iturri ekonomikoak, ia irrati libre edo komunitariorik existitzen ez direla. Hain zuzen, komunikazio talde handientzako diseinatutako egoerak dakar muga hau. All For Peace Jerusalemeko irratia da alternatiba independiente bakarra.
Autoritate Palestinarra komunikabideekin israelgo gobernuak permisiboagoa da, baina esparru honetan bizi duten arazoa existitzen diren medioen komertzializaziorako joera nabaria da, komunitate izaera zeharo baztertzen duena. Erregistratzea besterik ez dute, baina arazoa antolakuntzaren izaeran datza.
Hamas-ek, adibidez, telebista kate propioa dauka Gazan, eta Zisjordanian Al-Fatah eta Hamas-en artean dago komunikabideen inguruko lehia eta hiri handiek (Hebron, Nablus,…) beraien kate propiak dituzte, eta baita Autoritate Palestinarrak ere. Egunkariak Ramallah-n editatzen dituzte (lehenago Jerusalemen egiten zuten), eta arabierazko alternatiba independiente nagusia Al Quds egunkaria da, nahiz eta Autoritate Palestinarraren aldekoa izan.
Oslo eta geroko egoera berriak atzerriko erakundeek bideratutako elkarte-sarearen pribatizazioaren oinarriak ezarri zituen, herriaren elkartze-sarea eraikitzen lagundu baino.
Bukatzeko, aipatu behar da AIC BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainaren parte dira, ezkerreko elkarteak batzen dituen koalizioaren bidez, eta beste ekimenentan ere hartzen dute parte, adibidez, Prawer planaren kontrakoetan (Negev-eko desertutik beduinoak kanporatu nahi dituen proiektu israeldarra).
Askapenako brigadistak