Eta orain… Honduras

honduras represión adelanteUnai Vázquez-GAUR8

Izenburu honek bi zentzu ditu. Orain Honduras, oraingoan, estatu kolpea Hondurasen tokatu delako, bere garaian Txilen edo Argentinan, edota orain gutxi, Venezuelan eta Bolivian saiatu diren moduan.
Eta oraingoan ere mapetan, mendebaldeko albisteegietan agertzen ez zen herrialde batek eman du sorpresa. Honduras, herri txiroa izateagatik eta AEBen interesen morroi izateagatik zen ezaguna besteak beste, batez ere Nikaraguako FSLNren aurkako “kontra” bertatik antolatu zelako.

Baina bereziki, orain Honduras, beste herri batek oligarkiari aurre egin diolako, beste herri bat gehiago saiatu delako demokrazia partehartzailea praktikan jartzen.
Latinoamerikan izen bat dauka demokrazia partehartzailea eta herrien arteko harremanak elkartasun internazionalistaren irizpideetatik bultzatzeak: ALBA, “Alianza Bolivariana de las Americas”. Eta hor dago gakoa, estatu kolpea baino egun batzuk lehenago, ALBA, “Altenatiba” izatetik “Alianza” izatera pasa zen. Ecuadorren, San Vicente y las Granadinas, Antigua eta Barbuda irlen babesari esker estatus propioa eskuratuz.
Hau da AEBei beldurra ematen diena, eta hau da CIAren betiko formulak erabiliz hautsi nahi dutena.
Indar korrelazioak aldatu ditu Aliantza honek. OEA bera ere “Goriletiren” gobernua ez onartzera eramateraino. Estatu Batuek bere “atzeko patioa” kontrolatzeko sortu zuten OEA, eta orain itxurak mantendu beharrean dabiltza. Hala ere, gobernu golpista aho txikiz gaitzetsi arren, ez dute beraien enbaxadorea Honduraserik atera.
Estatu kolpeen gainetik, demokrazia parteartzailearen hazia landuta dago, eta Honduraseko herriak erakutsi du borrokarako prest dagoela, ALCAren kontra egin zuen moduan.
Orain, Herriak du hitza eta erabakia, orain prozesu konstituziogilea, orain Honduras.