G20 akatu! David eta besteak askatu!
Hilabete eta erdi pasa da jadanik David Hanburgoko kaleetan atxilotu zutela, G20aren aurkako protestetan parte hartzen ari zela. Hilabete eta erdi, bere hurbilenekoengandik urrun, Alemaniako kartzela batean bahiturik dutela.
1999an, munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek G20 gailurra sortu zuten, munduaren eta gure geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzeko. Hala, sistema kapitalista heteropatriarkarrak irauteko behar dituen estrategiak zehazteko eta kontrola eta esplotazioa areagotzeko mekanismoak eztabaidatzeko baliatzen dute gailurra.
David, oraindik atxiloturik dauden gainontzeko aktibistekin batera, hori salatzeagatik izan zen atxilotua. Mundu jasangaitz hau aldatu nahi dugunoi disidentziarako lekurik ez dagoela erakutsi nahi digute. Baina, guk argi dugu, sistemak egunerokoan erakusten digun bezala, gure miseriak haien biolentziaren ondorio direla. Eta horregatik hartzen dugu disidentziarako hautua, borrokatzeko hautua.
Gure babes eta elkartasun osoa David eta gainontzeko aktibista espetxeratuei!
Herriok erabaki nahi dugulako borrokak uztartzen, herriok burujabe!
G20 akatu! David eta besteak askatu!
Amaitzeko, gogora ekarri nahi dugu abuztuaren 23an 19:00tan Udaletxe parean egingo den elkarretaratzea eta Hanburgon abuztuaren 6an atxilotuei elkartasuna erakusteko egindako manifestaldia