Gabi Basañez auziperatuaren egoera landuko dute Plentzia eta Erandion
Pasa den astean Algortan egin bezala, datorren ekainaren 18 eta 25ean hitzaldian antolatu dituzte Plentzia eta Erandioko Gaztetxeetan hurrenez hurren Gabi Basañez bizilagunaren egoera landu eta borroka internazionalistaz hitz egiteko.
Gabi 2010eko irailaren 8an izan zen atxilotua, Askapenako beste zazpi kiderekin batera. 6 hilabeteko kartzelaldia egin ostean apirilean 60.000€ fidantza ordaindu behar izan zuen kalera ateratzeko. Hasieran egunero sinatzera behartu zegoen, orain astero.
Nerabezaroan militantziari lotu zen Gabi. Lemoizko zentral nuklearraren aurkako eta ekologismoaren aldeko borrokan murgildu zen hastapenetan, euskalgintza eta Eushal Herrian Euskarazen beranduago eta Askapenaren kide izan da azkeneko 15 urteetan.
Otsailean jakin zen kalifikazio fiskalak isun ekonomikoa eta 6 urteko kartzela zigorra eskatzen zuela Gabi, Unai, Walter, Dabid eta Aritz kideentzat eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa.