Gaur beste behin ere OTANi ezezkoa emango diogu Gasteiz eta Iruñan burutuko dugun elkarretaratzetan
Orain 28 urte, euskal herritarrok Euskal Herriaren subiranotasun nazional eta sozialari baiezkoa eman genion eta papeletaz papeleta Euskal Herri antiinperialista aldarrikatu. Gure askatasun eta burujabetzaren alde egin genuen eta aldi berean, munduko herrien askatasun eta subirautasunen kontra doazen prozesu politiko, ekonomiko eta militarren aurka agertu zen herria izan zen gurea, izan ginen gu.
Horregatik datorren martxoaren 12an kalera aterako gara, berriz ere atzoko ideia eta egitasmoak gure egingo ditugu,herriok ez dugulakoa ahazten, ezin dugulako gure memoria kolektiboa alboratu. Orain 28 urte egin bezala OTANi ezetz esango diogu, inperialismoari bizkar emanez eta beste behin ere, guztiaren gainetik, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatuko dugu.
Honela, datorren asteazkenean elkarretaratzeak egingo ditugu goizean Gasteizko Legebiltzarraren eta arratsaldez Iruñako Gobernu Zibilaren aurrean, Euskal zein Espainiar instituzioei orain 28 urte Hego Euskal Herrian titular bilakatuko aldarria errespetatzeko eskatuz.
Honekin batera, Euskal Herriko herri ezberdinetan ekimen ezberdinak antolatu ditugu OTAN zer den azaltzeaz bat, Euskal Herrian aipatu erakundearen aurka eginiko borroka gogora ekarri eta ezagutzeko. Hona hemen deialdi batzuk:
Martxoak 12
- Gasteizen arratsaldeko 19:00tan berriz hitzaldia izango dugu Walter Wendelein eta Amparo Lasheras eskutik Aldabe Gizarte etxean
- Arrasaten hitzaldia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan Iñaki Gil de San Vicenterekin
- Urretxun arratsaldeko 18:00etan (Hilabete Internazionalistaren baitan) “El ejercito secreto de la OTAN” dokumentalaren emanaldia antolatu dugu
-Laudion arratsaldeko 18:30etan Kultur etxean "OTAN, el brazo armado de la ley" dokumentala izango dugu ikusgai eta 19:30etan berriz elkarretaratzea Lamuza plazan
Martxoak 14
- Altsasun hitzaldia antolatu dugu arratsaldeko 19:00etan Iortia Kultur gunean
Martxoak 15
- Etxarrin arratsaldeko 19:00etan “La OTAN, el brazo armado del imperio” dokumentala ikusteko aukera izango dugu
Martxoak 16
- Iturmendin (Sakana) “El ejercito secreto de la OTAN” dokumentalaren emanaldia izango dugu arratsaldeko 19:00etan
Martxoak 21
- Donostian Groseko Kortxoenea gaztetxean OTAN inguruko hitzaldia egingo dugu eta ondoren jaialditxo txiki bat
Mural bat egingo da