Gazte independentistek Greziako "Erresistance" festibalean parte hartu dute

gazte independentistakgazte independentistak/www.gaztesarea.net

Asteburu honetan gazte independentisten delegazio batek Greziako Erakunde Komunista den KOEk antolututako Resistance festibalean parte hartu du. Bertan, Euskal Herriaren egoera eta bereziki gazte mugimendua ezagutarazi egin dute hitzaldi eta eztabaida desberdinen bitartez.

Gazte independentisten kronika:

Urtero, KOE-k Atenaseko historia eta filosofia fakultatean antolatzen duen festibalera gonbidatuak izan dira gazte independentistak. Bertan, Euskal Herriaren egoera eta bereziki gazte mugimendua ezagutarazi egin dute hitzaldi eta eztabaida desberdinen bitartez.

Festibal honetan, askapen nazional eta sozialetan murgilduta dauden herrien erresistentzia eta borroken topalekua. Aurten bereziki, Palestina herriarekiko elkartasuna nabarmentzen da, batipat Grezian bertan bizi diren palestinar errefusiatu ugarik parte hartu dutelako.

Horrela, Europako ezkerra eta gazte mugimenua izenburu zuen hitzaldian parte hartu dute gazte independentistek, besteak beste Italiako "students Movement Anomalous Wave", Bulgariako "Resistance Movement 23 september" eta Alemaniako Youth Rebell gazteekin batera.

Hala ere, beste erakunde eta mugimenduekin harremanak izateko aukerak izan dituzte aurrekoaz aparte.

Besteak beste, Sons of the Land (1948an okupaturiko Palestinan borrokan diharduen erakundea), Jovenes Comunistas revolucionarios (Argentina), Network of the Comunist ( Italia), National Democratic Front (Filipinak) eta Maoist Communist Party (Turkia eta ipar Kurdistaneko erakundea).