Gazte independentistek Norbegian Europako birari jarraitu diote

gazte independentistak norbegiaHerrien Europa gazte eta errebelde birarekin jarraituz gazte independentistak Norbegian izan dira azken egunetan zehar. Beste ekimen askoren artean, bilerak, hitzaldiak eta estatu espainolaren aurrean izandako elkarretaratzean parte hartu dute bertan.

biraren gaineko informazio guztia hemen:

Gazte independentisten birak aurrera darrai Valladolid eta Alemanian[2009-05-19]
Gazte independentisten birak bolognari ez esan dio Kordoban[2009-05-18]
Aurrera darrai gazte independentisten birak Europan zehar[2009-05-18]
Herrien Europa gazte eta errebeldea eraikitzeko gazte independentistek bira hasi dute[2009-05-02]

Euskal Herriarek bizi duen salbuespen egoera dela medio hainbat norbegiarek aspaldi izan dute elkartasun talde bat osatzeko asmoa. Gure etorrerarekin batera hitzaldi ezberdinak eskeini ditugu eta Norbegiako Euskal Herriarekiko elkartasun taldea sortu berri da.

Gazte independentiston proeiktua Norbegiako eragile politiko zein sozial askoren ahoetan egon da, besteak beste Red Youth, Sozialist Ungdom gazte eragileak eta Osloko Blitz etxe okupatuan. Eragile denen artean eta batez ere sortu berri den elkartasun taldearen eskutik, Estatu Espainolaren kriminalizazio estrategia eta Euskal Herriaren independentzia beharra aldarrikatzeko salaketa egin da.

Ekimen hauetaz gain, afganistaneko, kurdistaneko eta tamil herriko errefuxiatu kolektiboekin izan gara, gure elkartasuna adierazi eta gure egoeraren berri hemanez. Azkenik, Norbegia Europar Batasunean egon ez harren, Herrien europa gazte eta errebelde bat eraikitzera bidean hemengo gazteek ematen dituzten urratsen berri izan dugu. Kapitalaren Europaren gainetik herrien eta gazteen eskubideak bermatuko dituen Europa baten alde.