Gernika-Lumoko udalbatzak Israeli boikota egiteko mozioa onartu du

gernika-lumo boikot mozioaOrain dela aste batzuk Sopelako udalak egin zuen bezela Israelek Gazarekiko darabilen politikaren aurka agertu da Gernika-Lumokoa. Argi utzi du udalbatzak Palestinarekiko elkartasun konpromezua Ezker Abertzaleak aurkeztutako zortzi puntuko mozioa onartu duenean.

Israelgo Estatuak Palestinaren kontra darabilen politika salatu du Gernika-Lumoko udalbatzak, eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu du. Horrela, "Israelgo ejerzito zapaltzaileak `Askatasunaren itsasontziaren´ aurka burututako eraso bortitza" kritikatu eta zortzi puntuko mozioa onartu du.

Beste gauza batzuren artean, eraso hartan hildakoeen senideei, zaurituei eta ekimen horretako partaideei elkartasuna helaraztea, Isralego Estatuak burutzen dituen krimenen inguruko nazioarteko ikerketa eta auzipetzea abiatzea exijitzea, Gaza-ko blokeo amaitzea eta Gaza-ko herritarrek era zilegian hautatutako ordezkarien aitortza eskatzea, Gaza-k pairatzen duen legez kanpoko blokeoarekin amaitzeko xedean garatzen diren ekimen internazionalistei babesa adieraztea, Israelen aurkako Boikot-a babestea eta Estatu horrekiko edo bere instituzioekiko harremanak ez garatzea, Europar Batasunari Israelekin dauzkan lehentasunezko merkataritza akordioak bertan behera uzteko exijitzea eta arabaki horien berri Gaza-ko instituzio zilegiei helaraztea jasotzen zituen mozioak.

PSEren eta EAJren abstentzioaPSE eta EAJ abstenitu egin ziren, zenbait punturekin ados ez zeudelako. PSEko Sagrario Sanchezek nazioartean ikerketa abiatzeko eskaerarekin, boikotari babesa ematearekin eta Europar Batasunari Israelekin dituen merkataritza harremanak eten ditzala eskatzearekin "guztiz ados" ez zegoela esan zuen. Berdin mintzatu zen EAJ, azken boikotaren eta harremanak etetzearen eskaerarekin.
EAk, bere aldetik, "boikota babestea eta Europar Batasunari harremanak etetzeko eskatzea ez dago gure esku", baina edukiarekin guztiz ados dagoela agertu zuen.

Gora Palestina askatuta!

Israeli boikota!