Gran Mision Vivienda Venezuela zertan datzan azaldu digu Yolanda Rojas Urbinak
Arrasateko Askapenak, "Circulo Bolivariano La Puebla"-k, "Euskadi-Cubak", eta "Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoienak" gonbidapenari erantzunez, Yolanda Rojas Urbina (Venezuelar Errepublika Bolivarianoko konsul generala Bilbon) Arrasaten izen zen atzo Venezuelako Gobernuaren etxebizitza politika eta Gran Mision Vivienda Venezuela azaltzen.
Euskal Herrian, kaleratzeak egunerokoa diren bitartean, Venezuelan, gobernua herritarrekin duen zorra kitatzen ari da. Horren adibide da "Gran Mision Vivienda Venezuela" non 3 urtetan 500.000 etxebizitza eraiki dituzten, aterbe gabekoei emateko. Hau eta gehiago azaldu digu Yolandak. Kontseju komunalen antolaketa zertan datzan esplikatu dugu, egungo nazioarteko harremanak nolakoak diren eta bereziki azken hilabetetako gertakarien eta komunikabide handienek hartutako paperaz ere hitzegiteko aukera izan dugu.
Herritarren galdera eta kezkek eman diote amaiera hitzaldiari, bertaratutakoen interes eta kuriositateak borobildu duelarik saioa.