Herri boterea aurrera!

Elkartasunik beroena eskaini nahi dugu azken asteetan eta pasa den asteburuan bertan Graciako auzoan herriarentzat Bankua berreskuratzeko eginahaletan aritu zareten eragile eta kide guztioi. Herri boterearen adierazgarri bikaina izan da Banc expropiat esperientzia, esanguratsua dudarik gabe, herritarron beharretara eta herritarrongandik sortutako proiektua baita. Gisa hontako dinamikak ordea, ez ditu begi onez ikusten kapitala ordezkatzen duten agintariek. Kasu honetan ikusi bezala, bortizkeria eta neurrigabeko errepresioaren bidez ixilarazi nahi izan dute herritik eta herriarentzat sortutako bideak. Ez da ordea, kasu isolatu bat Herrialde Katalanetan errepresioari dagokionean, orain dela 2 aste ikusi bezala, gomazko pilota batek jota begia galdu zuen kide batek jarritako salaketaren arira, inongo kargurik gabe geratu dira erantzule polizialak. Askapenatik beraz, babesa adieraztearekin batera herri boterearen defentsan eta borrokan ari diren guztioi, salatu nahi dugu indar errepresiboek duten jarrera eta eredu poliziala bera auzitan jarri ere, ustez eraldaketarennorabidean ari diren hirian, betiko errezeta eta betiko praktika basatiak darabiltzatelako.


Errepresiorik ez!
Gracia zutik!