Herri katalanetako azken sarekadaren aurrean Askapenaren elkartasun mezua
Pasadan abenduaren 16an, herri katalanetako mugimendu libertarioaren aurkako sarekadaren harira, Askapenak elkartasuna helarazi nahi du atxilotuak izan ziren 11 kideei baita operazio poliziala bera gogorki salatu ere.
Oraingoan ere, argi ikusi dugu noraino heltzen diren Estatu Espainolaren atzapar luzeak eta zoritzarrez, beste behin ere testigu izan gara lege antiterroristaren aitzakipean ematen diren atxiloketa eskandalagarriaz. Azken finean, zapaltzen gaituen sistema honen aurkako lan politiko eta soziala kriminalizatu nahi dute eta horretarako, oraingoan bezalaxe, muntai polizial lotsagabeen bidez isilarazi nahi dituzte herritarrak.
Honen aurrean, ordea, lan egitea besterik ez zaigu gelditzen, praktika internazionalistan sakonduz, han eta hemen gertatzen diren injustizia oro salatuz.
Atxilotuak askatu!
Gora herrion arteko elkartasuna!