Igorri eta Palestinari elkartasuna!
Ehun lagun inguru bildu gara Gasteizen Igor euskal brigadistari eta palestinarrei elkartasuna adierazteko. Arratsaldeko 20:00etan hasi eta komunikabide ugari aurrean genituela, Elkartasuna ez da delitua, Palestina askatu! lelopean. Ondoren, Igor brigadistak ezin zuenez bertaratu bere kide batek irakurri du bertaratuei zuzendutako gutun unkigarria. Ostean, Askapenako kide batek hitza hartu eta jarraian duzue irakurri den komunikatua:
Pasa den ostiral goizean iritsi zitzaigun albistea. Igor atxilotua izan zen Al-Ma´sara herrian, zisjordanian. Asteroko protestaldien baitan, militar sionistek atxilotu et apenas genekien ezer gehiago. Bi egun eta gau pasa ostean,atzo kanporatua izan zen, eta zorionez gaur gure artean dago. Honen aurrean, Askapenak gogor salatu nahi luke bai Igorren aurkako atxiloketa baina baita italiar gaztea eta gainerako bi paestinarrena ere. Izan ere, inpunitate osoa dute militar sionistek nahi gisara palestinarrak atxilo hartu,torturatu, kartzeleratu edo erahiltzeko eta gisa bereko portaera darabilen nazioartetik heldutako brigadista nahiz begiraleekin.
Ez da lehen aldia baina, Askapenako brigadistak kanporatzen dituztena. Palestinara brigadak antolatzen ditugun hamaika urte hauetan, kaleratuak hainbat izan dira, beste zenbait kasutan palestinara joatea eragotzi zaie... Hala eta guztiz, argi dugu, palestinar herriarekin zubi lanak eraikitzen jarraituko dugula, erasoak eraso. Honela, brigadisten joan etorrien bitartez bi herri borrokalarien arteko harremanak sendotu eta elikatuz jarraituko dugu eta palestinaren kasuan, Israeli Boikot eginez, arlo kulturalean, kirolean nahiz boikot ekonomikoan.
Ez ginen kokildu Maputxeekin elkartzeagatik Txiletik kanporatuan izan zirenean gure brigadistak 2010ean, ezta palestinatik kanporatuan izan zirenean edo ezta Saharako lurralde okupatuetatik ere bota zituztenean 2011ean. ez ginen kokildu duela hiru urte Askapenaren aurkako sarekada eta atxiloketen ondoren ere. Izan ere, Askapenak argi izan du Euskal herrian internazionalismoa sendotu eta ereiteko duen bete beharraz, eta konpromezu honi eutsi dio duela 26 urtetik hona eta aurrerantzean ere, halaxe jarraitzeko asmoa dugu. Beraz, segi dezagun lanean eta borrokan:
Internazionalismoa ez da delitua!
Gora Palestina askatuta!
Gora Igor!
Gora Askapena!