Internazionalismoa mehatxupean

internacionalismoUnai Vázquez-GAUR8

Hasi berriak dira Askapenaren udako brigada internazionalistak eta hauekin batera hasi dira lehenengo mehatxuak, intoxikazio mediatikoak, zein erabaki politikoak.

Wallmapura bidalitako brigada, Maputxeen hizkuntza mantentzeko erronka ezagutzera eta beraien lurraldeak errespetatzeko borroka edo kosmobisio propioaren araberako bizitza ezagutzera animatu diren euskal internazionalistak, kriminalizatuak izaten ari dira Chileko komunikabide eskuindarren aldetik, “La Segunda” egunkaria dela kasu.

Baina larriago da oraindik palestinako brigadaren kasua. Israel estatu sionistaren poliziak, bi brigadistei sarrera ukatu die, inolako azalpen eta argudio juridikorik gabe, 10 ordu luzeko miaketa eta galdeketa jasan ostean, estatu espainolera espultsatzeko.

Izan ere, ezaguna zaie estatu kolonialistei internazionalismoak duen indarra. Esaterako, elkartasun internazionalistari esker munduan eta Euskal Herrian martxan jarritako “Israeli Boikot” kanpaina hasia da bere fruituak ematen. Besteak beste, Veolia konpainia fratsesak Jerusalemeko apartheidearen tranbia eraikitzeari uko egin behar izan dio.

Baina oztopo guztien gainetik, aurrera doaz brigadak, Euskal Herriaren borrokaren berri emanez, beste prozesu zein borrokak ezagutuz, elkarlanak sortuz eta joan-etorriko elkartasuna landuz.

Honen adibide politena Venezuelan dugu gaur, urteetako brigadisten lanari, “Euskal Herriaren Lagunak” taldeari eta bertako hainbat herri mugimenduren mobilizazioari esker, Iñaki Etxeberria euskal errefuxiatua deportatua ez izatea eta aske geratzea lortu baita 100 egun eta gero.

Mehatxuek, kriminalizazioek eta deportazioek, etsaiaren ahultasuna adierazten dute. Bide onetik ari garenaren seinale. Eta gure lagunen elkartasun adierazpenak, bide onean egoetaren sariak, herri internazionalista izatearen onarpena.

 

Eskerrik asko Venezuela.