Internazionalistak garelako feministak gara!

GORA EMAKUMEEN MUNDU MARTXA!!!

Emakumeen Mundu Martxa Gasteiztik pasa zenean, ekitaldian, emakume kurdoei omenaldia egin zitzaien. Ekitaldian bideo bat proiektatu zen eta hurrengo testua irakurri zen: Gora kurdistango emakumeen borroka!!

Gaur, Martxoan 8an kurdistanen hasitako emakumeen mundu martxa Gasteiza heldu zaigunez, lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena bidali nahiko genieke momentu honetan kurdistanen borrokan ari diren emakume kurduei, baita kurdistango herriari ere! Jakingo duzuen bezala, azkenengo urtetako erasoaldi bortitzenetariko bat jasaten ari dira, Turkiako gobernu faxista eta bere konplize inperiaslisten eta Isisen eskutik!

Hau behin aipatuta, kurdistango emakumeen borroka ezin da ulertu gertaera koiuntural solte bat bezala, emakume kurduek aspaldi jarri zituzten oinarriak erakitzen doazen proiektu iraultzailean. Honek aurrera egin dezan, emakumeak etengabeko borrokan ari dira, herria, identitatea, askatasuna defendatzen. Eta hori gutxi balitz, oso argi dute irtenbideak ezin duela mugatu emakume kurduetara, ekialde hurbileko eta munduko emakume guztien askapena bermatu nahi baitute.

Beraz, bada ordua herriz herri jasotako hazi guzti horiek fruitu bihurtuz munduko emakume guztiak behingoz askeak izateko!

Gora emakumeen mundu martxa!

Bestetik, Bilboko ekitaldian ere presente egon ginen askapenako emakumeak herriak libreko palestino laranja jantzita aldarrikapenez jantzitako zuhaitz horretan gure aletxoa jartzen..