Internazionalistak garelako, langileak garelako, bihar greba orokorra!

greba orokorraKapitalismoaren krisiaren fase honetan askoz errazago ikus ditzakegu klase menderatzaileek behin eta berriro estali nahi dituzten klase borrokak, bai Europan bertan, bai munduko beste hainbat lekutan. Mobilizazio ugari ematen ari dira munduan zehar eta Europan bereziki Europar Batasuneko klase dominatzaileak kapitalismoak aurrera egin dezan inposatu nahi dituzten neurrien aurka, esaterako, greba orokorrak egin dituzte azken egunotan Frantziar estatuan, Italian eta Grezian.

Borrokaz lortu ditugun lan baldintzak hondatu eta eskubide sozialak murriztu nahi dizkigute Klase menderatzaileek, baina herri sektoreon esku dago horiei aurre egitea eta are gehiago, benetako alternatiba eraikitzea. Matxinatzeko garaia dugu, aldaketarako garaia, gurean aldaketa politiko eta soziala. Bide horretan, bat egiten dugu internazionalista eta langile bezala bihar, ekainak 29, hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrarekin. Askotan aipatu dugu Euskal Herria ez doala bakarrik askatasunerantz, orain ere ikus dezakegu euskal herri langileak munduko beste herri langileen elkartasuna daukala. Izan ere, LABeko nazioarteko bulegotik jakinarazi digute nazioarteko hamaika lekutatik babesa jaso dutela, besteak beste, Herrialde Katalanak, Galizia, Kanariak, Grezia, Italia, Bielorrusia, Kuba, Brasil, Argentina, Uruguay, Venezuela, Mexiko, Txile, Sahara, Kongo, Kamerun, Palestina, Pakistan eta India.

El 80% de la representación sindical impulsa la huelga (gara.net)

'Tú no hagas huelga' artículo de Nekane Jurado, Miembro de la Plataforma Herria Abian (gara.net)