Israelek Jerusalemgo Nidal zentrua itxi du

        Israelgo indar armatuek Jerusalemgo Alde Zaharreko Al-Jabasheh auzoko Nidal jendarte zentrua itxi berri dute. Lekukoek emandako informazioaren arabera, polizi eta soldadu israeldar ugarik Nidal zentruan sartu eta bertan lanean zeuden pertsona guztiak kanporatu zituzten eraikina itxi ahal izateko.


    Nidaleko kideak kaleratu ondoren, bulegoko ateak itxi zituzten. Doodi Cohen inspektore orokor israeldarraren aginduak adierazten duenez, Nidal zentrua abuztuaren 11 arte itxita egongo da.
    Cohenen agindua 1948 urtean "terrorismoaren" aurkako legedi bereziaren 6. artikulua oinarritzen da. Bide batez, Nidal zentrua "Israelgo segurtasunarentzako mehatxua" dela gaineratzen du Cohenek.
    Honekin batera, Nidal zentruari urtebete iraungo duen itxialdi berri bat ezartzeko mehatxua luzatzen du Cohen inspektoreak.
    Nidal zentruaren lana Jerusalemgo biztanleei kultur eta jendarte arloko zerbitzuak eskeintzea izan da. Hori izan da okupazio sionista modu bortitzean pairatzen duen hiri batean egin duen lan bakarra.
    Azkenaldian, Israel palestinar kutsu oro ezabatu nahi du Jerusalemdik soilik judutarrentzat izanen den hiri bat sortzeko asmoarekin, sionismoaren proiektu politikoarekin zuzenean bat egiten duen helburuarekin.
    Nidal zentruko kideek harrera ezin hobea egin izan diete azken urteotan Askapenak Palestinara igorri dituen brigadeitako kideei. Hori dela eta, biziki salatzen dugu Israelek hartu duen erabaki hau eta Nidal zentrua berriro lanean ahalik eta lasterren izatea eskatzen dugu.