Isralei Boikot eguna ospatu zuten larunbatean Gasteizen

Gasteizko Gaztetxean antolaturiko hitzaldi batekin eman genion hasiera larunbatean Israeli Boikot egunari. Bertan Askapenako brigadistak izan ziren hizlari, palestinan bertan ikusi eta ikasitakoa azalduz. Esperientzia polita bezain gogorra dela ikusi eta entzun ahal izan genuen. BDS herramintaren garrantzia azaldu eta Israeli Boikot egitea denon ardura dela azaldu ziguten.

Ostean, indarrak hartzeko bazkari herrikoi eder baten bildu ginen 40 bat lagun. Sabelari kasu eginda belarriak jadanik erne geneuzkan bertso poteo antisionistari ekiteko. Umorez eta irriz beteriko bertso poteoa izan zen nahiz eta txantxarik gabeko aupegi serioak ikusteko aukera ere izan genuen. Poliki poliki ahiztogile kaletik gora Gaztetxera abiatu ginen bertso artean.

Egunari bukaera emateko Gaztetxean antolaturiko kontzertuak izan genituen. Bertan, Kokotean Koxk eta Arramazka talde arabarrak izan ziren protagonista. Musikariak Israeli Boikot egun honetan beraien ekarpena egitera borondatez etorri zirela azaldu nahiko genuke, jakin bazekitelako jai honen arrazoietariko bat Maccabik eta Israelen enbaxadore diren kirol ordezkari eta kantariak salatzeko egindako ekimenen isunak ordaintzea genuela helburu. Beraz, eskerrik asko bihotz bihotzez bertaratu zineten guztiei!

 

Gora palestina askatuta!

Israeli Boikot!