Kanbon eman diogu amaiera brigaden kanpainari
Gaur amaitzen da Brigadak14 izen emateko epea eta hiru hilabetako hitzaldi eta kanpainari amaiera emateko atzoko egunez, martxoak 29 larunbata Kanbon festa internazionalista antolatu genuen Aitzina gazte antolakundearekin bateran.
Lehenik mahai ingurua izan zen, 30 lagunetik gora bertaratu ziren. Aitzinako kide batek hartu zuen hitza eta duela gutxi sortu den gazte antolakundeak internazionalismoarekin duen konpromiso eta beharraz aritu zen. Ostean, Askapenako kide batek hartu zuen hitza eta herrien arteko xamurtasunak Euskal Herrian izandako ibilbidea azaltzeaz gain, brigaden gaineko informazioa eskaini zuen. Hizlarietan azkena, Saharan duela bi urte izandako gertuko brigadista bat izan zen. Bere brigadan izandako bizipenak eta bere balioaz jardun zuen. Hamaika izan ziren jarraian, jendearen galdera eta ekarpenak, brigaden gaineko galderak, kontraparteak osatzeko lehentasunak, nazioartean elkarrekin batera borrokatzeko aukerak...
Azkenik, amaiera emate aldera ekimenari, Europako bideoa jarri zen. Ez zen ordea berau antolaturiko ekimen bakarra, afari venezuelar eta mexikarra ere izan zen, edari internazionalistak lagundurik. Kontzertuetan jende asko bertaratu zen eta giro onean ospatu genuen, aldarrikapen eta jaia elkar harturik.