Khalida Jarrar Palestinako parlamentariak deportazio agindu militarra errefuxatu du
(Argazkian Khalida Jarrar, ezkerretik hasita lehena)
Khalida Jarrar FPLPko parlamentariak deportatzeko agindua jaso zuen abuztuaren 20an, 24 ordutan bete beharrekoa. Geroztik, Palestinako parlamentuan da jendez inguratua itxialdia eramaiten. Lehen aldia da Israelek Zisjordaniako hiri batetik beste hiri batera jendea deportatzeko bidea hartzen duela. Palestinara joandako euskal brigadistak bertan aurkitzen dira eta deportazio eskaera eta itxialdia nola izan den azaldu digute.
Duela hiru egun, abuztuaren 20an goizeko oren batak eta erditan, berrogeita hamar soldadu Israeldar inguru parlamentariaren etxean sartu ziren. Soldaduen komandanteak agindu militarra erakutsi dio. Hebraeraz da agindua. Berak hebraera ez du mintzo. Soldadu komandandeak adierazi sei hilabeterako Jericho hirira deportatua izanen dela militar zaintzapean. Agindua izenpetzea eskatua zaio, Jarrar parlamentariak errefusatzen eta soldadu komandanteak galdetzean “ba al duzu zerbeit erraiteko?”, Jarrar-ek “Zuek zarete okupatzaileak, zuek gure herritarrak erahiltzen, gure umeak hiltzen, gure etxeak eraisten, jendeak atxilotzen, herritarrak haien etxeetarik kaleratzen...zuek zarete nire herritik joan behar.”
Orduan adierazten diote 24 ordu dituela agindua betetzeko. Biharamun goizean, goizik deialdi bat egiten du adierazteko ez duela agindua beteko “Nahi duzuena egin, ni hemen geratuko naiz nere lana segitzen.” Parlamentu aurrean da geroztik itxialdia eramaiten.
Elkartasun kanpaina. Parlamentu aurrean karpa bat jarri dute, non Jarrar parlamentaria 24 orduz egoiten den, bertan jan eta lo egiten, ingurukoen babespean. Jendeak 12.00tatik 22.00tara arte bere babesa erakusten dio bertan berekin egonez. Lehen 24 orduen bukaeran agindua bete beharreko momentuan jendez betea zen karpa, gazte mugimendutakoak, emazte mugimenduetakoak... denak bildu ziren Jarrar-en inguruan eta soladaduak ez ziren ausartu bere bila etortzea. Parlamentuko terrazan jendeak segitzen du presente izaiten egunez egun. Solidaritate kanpaina internazional bat abiatu dute.Hurrengo egunetarako sensibilizazio kanpaina antolatzen ari dira ekimen desberdinak antolatuz, konferentziak, musika emanaldiak etab. Astelehen honetan deitu dute Ramallah-ko Tokio kalera urbiltzea, NBEren egoitzaren aurrean elgarretaratzea egiteko.
Khalida Jarrar:
Khalida Jarrar, Nablusen jaioa da, eta Ramallah-ra joan zen bizitzera orain 25 urte.
2006tik jarduten du parlamentari lanetan Palestinar parlamentuan. Parlamentuko presoen komisioaren burua ere bada.
1989ko martxoaren 8ko manifestaldian atxilotua izan zen beste 21 emakumerekin. 2 hilabetez izna zuten preso.
FPLP (Palestinar askapenerako fronte popularra):
Ezkerreko askapen mugimendua. Ideologia marxistadun partido politikoa.
Palestina osoa lurralde okupatutzat kontsideratzen du. Erresistentzia bide guztien aldekoa. Jendarte sekular demokratikoa dute helburu.
Arabiar askapen mugimenduaren parte da, baita internazional askapen mugimenduen parte ere.
Gaur egun partidoko idazkari nagusia, Ahmad Sa’adat, espetxean da, beste hainbat kiderekin batera.