Kolonbia eta transnazionalak: Urriak 12 Inperialismoa hondoratu arte!
Urriaren 12aren ingurumarian eta Europa astinduz, Inperialismoa hondoratu arte lemapean, hainbat hitzaldi izan ditugu gurean.
Tartean Walter Agredo Kolonbiarra izan dugu, hain zuzen, preso politikoen eskubideen aldeko ekintzailea. Alegiako kultur etxean izan genuen lehenik pasa den asteartean eta 15 lagun inguru bertaratu ziren. Jarraian, Zumaiako Inpernupen izan genuen hitzaldia, eta gazte jendea gerturatu zen gehien. Pasai Donibaneko bixi-bixi elkartean, bertako kultur elkartearekin batera 20 lagun inguru bertaratu ziren eta Altsasuko Iortia aretoan izan zen azken hitzaldia urriaren 11, ostiralean.
Jarraian hitzaldietan jasotakoaren kronika:
Kolonbiako gatazka oso lotua dago lurraren jabetzarekin, duela mende erdi baino lehenagoko arazoa da berau, kolonizazio garaitaraino iritsi daitekeen arren lurraren auzia. Izan ere Kolonbiaren kokapena, ozeano Atlantiko eta Pazifikoren irteera, AEBen gertutasuna ..., eta bere baliabide naturalak, energetikoak, eta biodibertsitate mailakoak oso dira aberatsak. Aberastasun hauek baina, ez dira inoiz bertako biztanleen mesedetan erabiliak izan. Pobrezia tasa izugarria da eta mundu mailan Haitiren eta Kongoren ostean, desberdintasun sozialean 3. mailan dago kokatua, milioika lagun dira dolar bat baino gutxiagorekin bizi beharrean direnak. Honela kokatu du Walterrek bere herria.
Kolonbiako burgesia eta lur jabe handiak beti egon dira kanpora begira, nork erosi eta nor etorriko.. Azken hamarkadetan, transanzionalek egin dute bere Kolonbia. Tartean europarrak eta batez ere espainiarrak, izan ere lehen sozioa baitira berauek: Hidrokarburoetan Repsol IPF, Cepsa, Gas Natural, elektrizitatean Union Fenosa, Iberdrola eta Endesa, Eraikuntzan Ferrovial, ACS, Finantza arloan BBVA eta Banco Sandander, Telefono konpainian Telefonica, Seguruen arloan Sanitas, Prosegur, Mafre, eta komunikabidetan berriz Prisa eta Planeta.
Aipaturiko transnazional hauek eta gainerakoak, mantendu ahal izateko, beharrezkoa zaio estatu batetik legedia oso malgua eta bertako industria garatu ez dadin edo zerbitzu publikoak murrizteko politika etengabeak eta ia milioi erdiko pertsonez osaturiko ejertzitoa izatea, aurrekontuaren zatirik handiena militariaziora eskaintzea, AEB, Israel eta potentzia handien babes militarra, paramilitar eta enpresa pribatuek kontrataturiko mertzenarioak... Honela oso dago lotua, transanzionalen ustiaketa eta gatazka sozial, politiko armatua. Egun 6 milioi barnedesplazatu ditu Kolonbiak, eta bertatik atera beharrean izan direnak berriz, 5 milioitik gora dira. Honetaz gainera desagertuak, erahilketak eta preso politikoen kopurua diktadura zenbaitetan baino latzagoak dira, nahiz Kolonbia “demokraziaren” babesean egon. Gatazkak gaur egunera arte jarraitzen du, desplazamendu eta erhilketak izan sindikalista ikasle edo nekazari nahiz jatorriko herrienak ez du etenik, gatazkak bere horretan dirauelako, gatazkaren oinarriak, arazo sozialek bere horretan jarraitzen duten bitartean.
Egoera ezin tamalgarri honetan baina, Walterrek esperantzarako tarterik ere zabaldu du, besteak beste bake prozesuak aurrera darrai, eta azken urteetan herri mugimendua indartzen eta batasuna lortzeko bidean da. Honen adibide dira ikasleek egindako ekimenak, nekazarien grebak eta Martxa Patriotica edo herrien kongresua bezala esperientziak. I
Amaieran, preso politikoen egoera ere izan du hizpide, euskal presoei aplikatzen zaien gisako sakabanaketa politika baitarabil Kolonbiako gobernuak. Besteak beste Baltasar Garzon epaile sonatua bertako espetxe legediaren aholkulari lanetan ibiliz gero... Ez du ordea, Walterrek Herrira ren aurkako sarekada albo batera utzi nahi izan. Honela, elkartasuna adierazi nahi izan dio herrirari eta bere ordezkariei hitzaldi guztietan eta euskal herriaren aurkako erasotzat jo du. Zentzu honetan eragile eta herri mugimenduak elkarri babesa erakusteko dugun egitekoa azpimarratu du. Zein den garrantzizko, atxiloketak edo bestelako zapalketak daudenean, munduko edozein txokotatik elkartasun internazionalistaren oinarriei jarraiki keinu bat, komunikatu bat idaztea.