KortxoeneanBizirik!

Gaur goizean piztu da alarma: Kortxoenea Gastetxean (Gros, Donosti) desalojatzeari ekin diote. Inolako baimenik gabe Gaztetxeko atea indarrez bota eta hainbat zulo egin dituzte lurrean goizean zehar, gaztetxeko kide, bizilagun eta auzokideen "Kortxoenea bizirik" oihuak aditzen ziren bitartean. 

5 urte bete berriak dituen gaztetxeak ateak zabalik izan ditu beti formazioa, eraldakera, autogestioa... edo beste edozer egin nahi zuen guztientzat. Hala ireki zizkiguten ateak guri ere ekainean urtero antolatzen ditugun "Herri jantzia garaipenaren hazia" formazio jardunaldiak bertan burutzeko.

Gaur, gure elkartasun eta babesa adierazi nahi diegu Kortxoenea Gaztetxeko partaide eta auzokideei. Bestalde, gogor salatu nahi dugu, herri boterea, autogestioa eta herrigintzan lanean diharduen proiektu honen desalojo eta eraisketa. Horregatik, mobilizazio ekimenekin bat egin eta bertaratzeko deialdia luzatzen dugu guk ere. Guztion artean: #KortxoeneaBizirik!