Lomceri-ez! Larunbatean manifestazio nazionala Bilbon
Askapenak dei egiten du biharko mobilizazioan parte hartzeko: Urriaren 12an, 17:30etan Jesusen Bihotzetik.
Gure herria da etorkizunaren jabe eta zentzu honetan bertako hizkuntza eragileez gain, arloz arlo lanean ari garenak gara, bertako edukiak sortu eta biharko hezkuntza auzolanean eraiki behar dugunak.
Internazionalistak garen aldetik, badugu noski zer esanik, imperialismo guztien aurrean herri eta kultura bakoitzaren burujabetza errespetatuko dituen eredua bultzatu behar dugu, izan ere arlo kulturala ere bada inperialismoak egun darabilen tresna ideologikoa, ez dira gerra hegazkinak edo transnazionalak soilik herriak zapaltzen dituztenak.
Hauekin batera, komunikabideen eta bestelako baliabideen bitartez, eta tartean hezkuntza eredua bera, herriak eta herrien hizkuntza eta kosmobisioak desagertzeraino zapaltzen dira. Honegatik gure ereduaren alde egin behar dugu eta beraz, zapalkuntza guztien aurka:
LOMCEri ez!
Euskal Herriak bere Hezkuntza!
Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria!