MAITASUN OSOZ, AGUR ETA OHORE ANTTON!

Bizi oso bat emana munduko herri borrokalarien alboan. Euskal Herriaren aldeko borrokan lehen lerroan izan zaitugu lagun. Geroz eta helduago, geroz eta gogorrago eutsi diozu borrokaren gorriari. Borroka maitatuz eta maitasunez borrokatuz, munduko zapalduenekin batera amorerik eman ez duzun iraultzaile nekaezina izan zaitugu.

Askapenako kideok ere zure ondoan borrokatzeko parada ederra izan dugu. Brigaden formazio saioetan, hitzaldiak emanez, Askapenaren ekimenetan parte hartze zuzena izan duzu beti.  Bolivia, Venezuela, Palestina, Txetxenia, Kurdistan... etxekoak zenituen. Beraiekin batera sufritzen zenuen, gurekin batera borrokatu.

Agur eta Ohore Antton!

Izar berri bat piztu da Euskal Herriko zeru gainean!