"Manueltxo" filtron izandako iheslari poltikoaren hitzaldia Gasteizen

OHARRA: HITZALDIA EKAINAREN 4ko ostegunera
atzeratzen dugu Gasteizko hainbat mobilizazio deituak direlako GasteizkoGazteen atxiloketen harira. Beraz EKAINAREN 4an 19.00tan Kutxa plazan elkar ikusiko dugu!!


Datorren ostegunean, maiatzaren 7an, "Manueltxo" filtron izandako iheslari poltikoa Gasteizen izango da 1994an beste bi kiderekin batera Uruguaytik Estatu Espainiarrera extraditatua izan zenean ospitale kanpoan izandako herri harresiaz eta elkartasunaz hitz egiten.

Egun haietan uruguayko herriak euskal iheslariekiko eta orokorrean eta Euskal Herriarekiko eskeinitako konpromezu eta elkartasun erraldoia inoiz ez dugu ahaztuko. Bizitza emateriano defendatu zuten gure borrokalarien asilo politikorako eskubidea, Roberto Facal eta Fernando Morroni poliziak erailak izan zirelarik.

Pasa den urtean 20 urte bete ziren erailketa haietatik eta OƱatin, Manueltxoren herrian ekainaren 21ean, errefuxiatu politikoen nazioarteko egunean ekitaldi berezi bat burutu genuen, bai eta abuztuaren 24ean, erailketaren urteurrenean ere Bilboko aste nagusian bertan ere. Gaur, oraindik ere erailketa haiek erantzulerik gabe jarraitzen dute. Gaur oraindik ere, oroimena, justizia eta memoria aldarrikatzen jarraitzen du herri oso batek. Eta guk, Euskal Herritik, haiekin bat egiten dugu!

Herriak ez du ahaztuko!

*Hitzaldia: Maiatzak 7, 19:00retan elkartasun gunean (kutxa plaza 7, errota)*