Nazioarteko ordezkaritzak parte hartuko du Ikasle Abertzaleek antolatutako hitzaldietan
Ikasle Abertzaleek hitzaldiak antolatu dituzte azaroaren 14an, ostegunean, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon.
Estatu espainiarreko hainbat nazio zapalduetako ikasle erakundeetako kideek euren errealitateen berri emango dute; Seira, Yesca, SEPC eta Liga Estudantil Galegako gazteak izango dira.
Hitzaldi hauekin Euskal Herritik kanpoko ikasle mugimenduaren egoera eta jarduna ezagutzeko aukera izango da. Hiriburu bakoitzean bina hitzaldi eskainiko dituzte, bata goizean eta bestea arratsaldean.
Azaroaren 14an, SEPCko (Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans) lagunak izango ditugu Euskal Herrian. Bisita hau aprobetxatuz egun horretan, Kalekalden (Kaldereria 28-Iruñea), Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia emango dute.
Arratsaldeko 17:00tik aurrera izango da eta pintxo potea ere egongo da nahi duenarentzat.
Animatu eta pasa zaitez Kalekaldetik! Visca el moviment estudiantil català!
Bertan behera utzi dute Azken Ikasle Dantza, sarrera gutxi saldu dituztelako
Ikasle Abertzaleen 25. urteurrena ospatzeko larunbatean Ilunben (Donostia) egitekoa zen Azken Ikasle Dantza jaialdia bertan behera uztea erabaki dute, aurretiazko sarreren salmentak emaitza kaskarra izan duelako. Ez dute posible ikusten hurrengo egunetan sarreren salmenta nabarmen handituko dela, eta ez dute bideragarritzat jotzen jaialdia gauzatzea. Aurrera eramanez gero ospakizunak sortu lezaken diru zuloak ”aurrera begirako lan politikoa baldintzatu” aurreikusi dute.
Sarrera aurrez erosi duen jendeari dirua itzuliko diete erosi duten lekuan.