Nazioarteko solidarioak militar sionisten jomugan
Palestinan dagoen brigada eguneroko errepresioaren lekuko izan da duela egun gutxi.
Bidalitako kronika eta bideoan jasotzen denez, Israelgo militarrek bi gazte europar atxilotu eta kanporatu zituzten manifestazioan partzen ari zirela.
Nazioarteko solidario ezberdinek palestinar herritarrekin batera ostiralero egiten duten manifestazioan parte hartzeko aukera izan dugu, Al - Ma'Sara herrian hain zuzen ere.
Manifestazio hauen helburua, kolonoek okupatu dituzten lurretara pasatzea da, estatu sionistak ematen duen okupazioa salatzeko. Izan ere, eremu batean edo bestean, Israelen estrategia bakarra da: lurrak lapurtu eta koloniak laguntza militarrarekin euren artean batu, Belen inguratzeko eta Palestinarren irteera bultzatzeko, haientzat emankorrenak diren lurrak kenduz.
Hau guztia salatzeko eta aurre egiteko, esan bezala, babesa erakutsi nahi izan dugu, lagun italiar, frantsez, bretainiar ... ezberdinekin batera. Kolonoak bizi diren gunetik oso hurbil heltzerakoan, hogei bat soldaduz osaturiko lerro bat gure zai geneukan, aurrera jarraitzea ekidituz. Nahiz eta tentsio momentu handiak bizi ez izan, aurrera egiten saiatu gara behin baino gehiagotan, metraieten mehatxupean eta 3 edo 4 kamaren grabaziopean betiere. Ordu eta laurden oihukatzen eta pasatzen saiatzen egon garenean, buelta ematea erabaki dugu eta orduan, autobusera bueltatzen geundela, militarrek gurekin kanpamenduan dauden bi gazte atxilotu dituzte, bata frantsesa eta italiarra bestea. Militarrek ezin dituztenez internazionalak atxilotu, bi gazteak atxilotu bezain laster, polizia israeldarraren esku gelditu dira bi gazteak. Hor geundenak, ahalegindu gara atxiloketak ekiditzen, baina ezinezkoa izan dugu eta lortu dugun bakarra bideoa bat eta atxiloketarn argazkiren bat (testuari atxikita) ateratzea izan da.
Beraz, bizitako esperientzia hau, okupazioaren beste adibide bat da, kolonoen okupazioa militar - sionisten okupazioarekin batera.
Oharra: Biharamunean ztxilotu zituzten bi gazteak (Frantziarra eta Italiarra) gau bat atxilotuta pasa ostean Barne Ministeritzara eraman eta bertan kanporatzeko agindua eman zuela Israeleko barne ministroak, jada bakoitza beren etxean daude, Israel berriz zapaltzeko debekuarekin
Palestinako brigada