Omar Barghouti eta Isaeli Boikota

Omar Israeli Boikot ekimenaren sortzaileetako bat da. Boikotaren kanpainaren sorrerari buruz aritu ziren berarekin lehenik, ordutik hona izan duen erantzunari buruz ere aritu zen ondoren, bai eta sindikatuen erantzuna edo Veolia bezalako enpresen aurkako ekimenak zein ondorio ekarri dituen.

Bestetik, bere aurkako jazarpena ere areagotzen ari dela aitortu zuen, pasa den adesalambrar Hala Bediko irratsaio internazionalistan. Bestetik, palestinar eragileek eta herritarrek duten jarrera ere hizpide izan zuen Omarrek. Informazio gehigo nahi baduzue honen inguruan, PACBI webgunean edo Israeliboikot ekimenean topatu dezakezue. Barghoutik onartu bezala, Europak eta Euskal Herriak egin beharreko lan moralaren inguruan ere jardun zuen, bertako enpresa edo instituzioek harreman estuak dituztelako sionistekin.