Palestinaren alde Euskal Herrian eginiko ekimenak iruditan
Bilbo, Andoain, Iruñea, Laudio, Ondarru, Zumaia, Lesaka, Laudio, Orereta, Lekeitio, Aizarotz, Donostia, Baiona, Tutera, Lizarra, Arrasate, Oñati, Orduña, Itzulbatze, Plentzia.... Euskal Herri luze eta zabalean hamaika izan dira Palestinarekiko elkartasunez eginiko ekimenak. Elkarretaratzeak, mural margoketak, manifestazioak, hitzaldiak, dokumental emanaldiak, kolaboratzaileen interpelazio eta salaketa, bandera eskegitzeak, pankartak... Palestinar herriak bizi duen egoera eta borroka, gure egiten dugu, gurea delako.
Argi izan behar dugu ordea, Euskaldun internazionalistok erantzun dinamikez gain, inperioari hortzak erakusteko bideak eta tresnak eskuratzea dagokigu. Palestinarrei elkartasuna adierazteko biderik egokiena Boikot Desinbertsio eta Zigor kanpaina da (BDS). Boikotaren bidean jarraitu beharrean gaude, arlo ekonomiko, kultural, akademiko eta instituzionalean sakontzeko unea da. Sionismoari ezin diogu zirrikiturik ere utzi gurean, horixe da palestinarrek eskatu digutena eta horixe da egin behar duguna.
Gora Palestina askatuta!
Israeli Boikot!