Que voltem para a casa
Biharko egunez, beste urte batez, Que voltem para a casa Galiaziako preso politiko independentisten senitarteko eta lagunen eskutik, “IX Marcha às cadeias” antolatu dute, preso politikoen eskubideen alde eta dispertsioaren amaiera aldarrikatzeko. Askapenatik gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi diegu ohar honen bitartez.
INFO gehiagorako:
Web gunea: www.quevoltem.org
Twitter: @Quevoltem
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren antzera, badira espetxean bahituta aurkitzen diren galiziarrak ere, euren militantziaren ondorio gogorrak sufritzen eta giza eskubideekiko erabateko mespretxuz sortutako neurriak jasaten. Neurri horien artean aurkitzen da hain zuzen ere dispertsioa.
Argi ikusten da, Espainiar Estatuak mugitzen eta bere askatasunaren alde borrokan diharduen herri ororekin amaitzea duela helburua eta horretarako estrategia eta politika errepresibo osoa baliatzen duela. Atxiloketak, inkomunikazioa, torturak, espetxeratzea eta dispertsioa bezalako hitzak ez dira arrotzak Galizian.
Askapenatik garbi daukagu presoekiko elkartasuna ezinbesteko lan tresna dela bai gurean eta baita borrokan diharduten gainerako herrietan ere. Pasa den larunbatean Bilbon burututako NOW Euskal Herrira euskal preso politikoen aldeko manifestazioan izan ziren eta gurekin batera #StopDipersionNOW ozen aldarrikatu kaleetan. Elkartasuna nahitaezko lanabesa da, ez bakarrik etsaiak behingoz presoen eskubideak errespeta ditzan, baizik eta eurek eta euren sorterriek lehenbailehen lor dezaten hainbeste desio duten helburua: askatasuna.
Horregatik Askapenatik gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi diogu beste behin ere Galiziako preso politiko, senitarteko eta lagun guztiei, borrokan tinko jarraitu dezaten.
Soilik borrokaz lortuko dugulako preso guztiak kaleratzea!
Defender a Terra nom é delito!
A luita é o único caminho!
Que voltem para a casa!
Gora Galizia askatuta!
* A desalambrar Hala Bediko irratsaioan Cris, Que Voltem Para a Casa! preso galiziarren aldeko erakundeko kidearekin Galizako preso politikoen egoera aztertu zuten. Hemen entzungai duzu.