Ramallahtik preso politikoen egoera mintzagai
Hebronen okupazioaren nondik norakoak ikusi eta azaldu ostean Ramallahtik kronika berri batekin datozkigu brigada kideak. Oraingo honetan okupazioaren beste adibide bat azaldu digute, errepresioa eta preso pòlitikoen afera hain zuzen ere. Egun 4700 preso politiko aurkitzen dira palestinan eta bereziki azpimarratu digute brigadistek modu sistematiko batean ematen diren atxiloketa administratiboak, 6 hilabetetz espetxean izan zaitzaketenak inolako epai edo arrazoi gabe.
Dagoeneko #Ramallah -n gaude... Yallah-Yallah Ramallah!! pic.twitter.com/sv4j85HcIT
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 9, 2015
Ramallah-n ere Apartheidaren-aren harresia dago ta bertan #StopTheWall edo #FreeBarghouti dioten margoak #brigadak15 pic.twitter.com/846eZZHTOn
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 10, 2015
Palestinara ere iritsi da presoen aldeko aldarria. Ez dago elkartasuna geldituko duen harresirik! @sare_herritarra pic.twitter.com/a6WWAaSw2I
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 10, 2015
1/2 Gaur egun 5700 preso politiko palestinar daude eta horietatik 160 haurrak dira #PreSOS #brigadak15 pic.twitter.com/hqz4VrYLl0
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 12, 2015
2/2 5700 preso politiko palestinar horietatik ia 500 bizi osoko espetxe zigorra betetzen ari dira #PreSOS #brigadak15 pic.twitter.com/EnYHnY3dAv
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 12, 2015
Ta noski, turismo pixka bat egiteko tartea ere izan dugu. Atzo adibidez, Yasser Arafat-en mausoleoa bisitatu genuen pic.twitter.com/1YdE4xTl0C
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 12, 2015
Portzierto, #harritutaperplejo palestinarren gidatzeko moduarekin. Artista hutsak dira! ;) #brigadak15 pic.twitter.com/FXuKF9eBkz
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 12, 2015