San Ferminetan mugi! herri mugimenduarekin!
Iaz egin bezala, aurtengo San Ferminetan ere herri mugimenduan lanean diren eragile batzuk uztailaren 12an elkartuko gara egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu gara Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen. Aurtengoan, gainera, kutsu berezia izanen du egun honek epaiketa politiko baten atarian dagoen Askapena erakundeari babesa emateko ere baliatuko dugulako.
Hau da uztailaren 12rako, igandea, prestatu dugun egitaraua: 12:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan) 14:30 Bazkaria Jarauta kalean. Txartelak 8 euroren truke Herriko Tabernan
eta Katun eskura daitezke.
Animatu eta mugi zaitez herri mugimenduarekin!