Sardiniako II kronika

sardignia bridada

Hemen dituzue Sardiniatik jasotako azken bi kronikak, hainbat topaketa eta hitzaldi jasotzen ditu, bai eta karabinieriekin izandako 'topaketak'.

Azken aurreko eguna zirkuluan hasi da, Sardigna Natzione eta CSSko kideekin bildu gara. Independentismo sardoaren euren ikuspegia azaldu digute. Printzipioz, ezkerreko jendez osatuta dauden erakundeak dira, baina interklasistak dira. EH-ri buruzko hainbat galdera egin dizkigute, horren ostean gure anfitrioiekin bazkaldu dugu.

Nuogororako bueltako bidean beste nuraghe bat bisitatu genuen. Alboan eliza eta konbentu bana daude, azaldu zigutenez, hainbatetan horrela egin omen zuten katolikoek, nuraghe askoren alboan euren eraikuntzak jarriz, aintzinako sinismenak bereganatu nahian.

argazki galeria

Azken hitzaldia herri txiki batean eman genuen: Loudina-n. Sardinia Natzionek alkatetza duen herri bakarra, politikagatik baino gehiago, famili kontuengatik lortutako alkatetza.

Azkena eta entretenigarriena izan zen, izan ere kalez jantzita eta armatutako lau carabineri ere etorri ziren gu entzutera, hau zortea!!!

Tentsioa presente, gurea egin genuen, eta amaitzerakoan identifikatu gintuzten, gu eta a Mancako bi kide ere. Alkateak berriz, eskua eman eta eskertu zien presentzia, demokrazian ideia guztiak defendatu daitezkelako seinaletzat hartuz.

Ostean, alkateak prestatutako afarira joan behar izan ginen (inolako gogorik gabe).

Ez zen hor amaitu ez eguna, herritik ateratzea ere, zaila bihurtu zen, poliziak ezarritako hainbat kontrolek oztopatu baitziguten irteera.

Hurrengo goizean a Mancako kideekin bildu ginen euren Nuogoroko egoitzan. Euren sorrera, ildo politikoa, internazionalismoaren ikuspegia, Sardiniako gaur egungo egoereren irakurketa, errepresioa eta abarrez hitz egiteko parada izan genuen.

Honekin gure “lana” bukatutzat jo genuen.

Hala ere igandera arte geratu ginen Nuogoron jada gure lagunak diren a Mancako kideekin.