Venezuela mendebalderantz zeharkatzen

Caracas atzean utzi eta herrialdearen beste errealitate batzuk ezagutzeko ordua heldu zitzaien brigada kideei. Lehenengo helmuga, Merida izeneko hiria, Andeen mendikatearen beste aldean, Kolonbiatik gertu. Hiri hau ikasle hiria dela esan daiteke, bertan pilatzen baitira unibertsitate ugari, dena den, abuztua opor garaia izanik, ezin izan zuten ikasle bizitza hori gehiegi somatu. 
 
2002ko estatu kolpearen ondoren, Venezuela osoan zehar telebista zein irrati komunitario ugari sortu izan dira, 600 inguru. Izan ere, komunikabideek duten garrantziaz jabetu eta herri komunikabideak sortzeari ekin zioten aspaldi herri mugimenduko kide askok. Horien artean Meridako TATUY TV. Proiektu hori gauzatzen ari direnek jaso gintuzten eta haien telebista zein irrati ezberdinetan elkarrizketak emateaz aparte, "Casa del Costurero" izeneko etxe okupatu batean Euskal Herriari buruzko hitzaldia eman genuen, baita Askapenaren egoeraren berri ere. Eskerrik onenak Meridako TATUY TV-ko gazte hauei, haiei esker oposizioak indar handia duen hiri horren egoeraz asko ikasi baikenuen. Oposizioaren erasoen nondik norakoak azaldu zizkiguten,iazko guarimben arazoa barne. 

Bigarren geltokia Barinas geneukan, Corriente Revolucionaria Bolibar y Zamora erakundeakin, nekazal frontea, alegia. Venezuelako prozesu bolibartarra ezagutzeko behar-beharrezkoa da nekazariek burutzen dituzten borroka ezberdinak aztertzea:lurren desjabetzeak, autoprodukzioa... KOMUNA helburu izanik beti. Bere horretan, aitzindari moduan 1.sektoreak kudeaturiko lehenengo esperientzia komunala ezagutu genuen, zeinetan arlo sozioproduktiboa nekazal eta abeltzain arlora hedatzen zen batik bat.  
 

Barinaseko egonaldia aitzikiatzat hartuz, Chavez Komanadantearen sorterri den Sabaneta herrian haren etxe izandakora bixita gauzatzeak zirrarak eragin zituen guztiongan, zeinak inguruko ibai batean bainatzearekin erlaxatu genituen; behingoz bada ere, Venezuelako bioaniztasunari leku emanez. 
 
Egia esan, nekazal borroka prozesu guzti honen elementu nagusietarikoa dela baiezta dezakegu, nahiz eta populazioaren gehiengoa hirietan pilatzen den. Gerra ekonomikoari aurre egiteko, lurra lantzea baita herramintetako bat.