Venezuelako brigada, 2. kronika: 'Bolivar bizirik, borrokak dirau!'

venezuela brigadaEgun hauetan 197 urte pasa dira Simon Bolivar, el Libertador deritzona, Caracasera iritsi zen garaipen egun hartatik. Sarrera hori “Campaña Admirable” bezala ezagutzen da, militarra eta Simon Bolivar buru zuena. Egun horretan, Colombiako Magdalena ibaia bere gain hartu zuten, Espainiako tropak garaituz eta horrela Caracas hiria birkonkistatuz.

Gertaera horren ohorez, “Movimiento Continental Bolivariano” deritzonak, garaipenera eramango zuen ibilibide horren azken etapak goraipatzeko martxa bat antolatu zuen. Askapenako brigadak martxa horretan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen erakunde venezolar eta beste ordezkaritza internazional batzuekin batera; hala nola, Puerto Rico, Guatemala, Chile, Argentina...

venezuela brigadaAipatutako ibilaldi honi abuztuaren 5ean eman zitzaion hasiera Venezuelako Maracay hirian, bertara inguratutako lagun guztiei ongi etorri politiko-kultural bat eginaz. Egun hartako ekitaldiak arratsaldeko 16:00tatik gaueko 22:00etara iraun zuen herrialde desberdinetako ordezkarien eskuhartzearekin eta bertako musika talde baten emanaldiarekin.

Hurrengo goizean, martxa Caracaserantz abiatu zen Simon Bolivarren estatua zeraman furgoneta buru zela, baita duela gutxi FARC-EP-ek berreskuratutako “El Libertador”-en ezpataren kopia ere. Ibilaldian zehar hainbat geldialdi egin ziren, non talde berriak martxara gehitzen joan ziren.

Ibilaldia Caracaseko Simon Bolivar plazara iritsi orduko guztia prest zegoen ekitaldi politikorako eta bertan Askapenako brigadak aukera eduki zuen prozesu boliviartarrari elkartasuna eskaintzeko. Honetaz gain, kontinenteko borroka iraultzaile desberdinak goraipatzeko eta Eukal Herriaren askapenerako borroka ezagutzera emateko aukera izan zen . Ekitaldia Bolivarren estatuaren aurrean lore eskaintza bat eginaz amaiatu zen.

Ondoren, eta ibilaldi honi amaiera emateko, martxa 23 de enero auzora abiatu zen eta bertan Simon Bolivarren pentsamendua indarrean dagoela gogorarazteko mintegi bat burutu zen. Simón Bolivar “El Libertador”-en ideiak indarrean dirautela argi geratu zen ekimenean; izan ere, inperialismoaren inposaketetatik at egongo den Errepublika latinoamerikarra eraikitzearen ideiak bizirik dirau eta berebiziko garrantzia du prozesu bolivariarra mehatxu militarren pean dagoen momentu hauetan. Etengabe adierazi zen bezala, batasuna eta borroka dira bide bakarra.

¡Alerta! ¡Alerta! ¡Alerta que camina, la espada de Bolívar por América Latina!