Venezuelatik brigadaren lehen kronika

Abiatu aurretik hasi zen gure brigada, izan ere, Euskal Herritik irten baino 2 egun lehenago mezu bat jaso genuen Air Frace-en hegaldia bertan behera geratu zela esanez. Honen esanetan, ezegorkontasun politikoa eta estatu kolpe arriskua zegoen Venezuelan Asamblea Nacional Contituyente-aren (ANC) harira. Orduak telefonoz borrokan egon ta gero, beste hegaldi bat eskeintzea lortu genuen, Air Europa konpainiarekin, hauek ez baitzuten aipatutako arrisku hori ikusten.

Gure ustetan, Venezuelaren prozesu iraultzailearen kontrako kanpainaren barruan kokatzen da gertaera hau. Izan ere, hedabideen aldetik desinformazio eta manipulazio bonbardaketa bat jasatzen dugu egunero gure etxeetan, esate baterako, 19 urteetan 21 hauteskunde aurrrera eraman dituen gobernua diktadura bat dela esanez.

Azkenean abuztuaren 2an iritsi ginen Caracasera, ANC-rako hauteskundeak baina bi egun beranduago.  Hiria bi zonaldetan bereiz dezakegu: ekialdean gobernuaren kontra dauden burges eta aberatsak dira gehiengo, mendebaldean berriz, klase popularra eta prozesu iraultzailearen aldeko jendea dago. Azken honetan kokatzen da 23 de enero auzoa. Bertako Simon Bolivar koordinadorak hartu du aurtengo brigada. Euskal Herriko komunikabide gehienek kontatzen digutenaren kontra, giro lasai eta ilusioz betea antzeman genuen gure inguruan. Horren adibiderik garbieena abuztuaren hiruan emandako ANC-ren eraketaren aldeko martxa jendetsua izan zen. 2017ko Venezuelako brigadako kideok bertan egoteko aukera izan genuen eta herriak isladatzen zuen indarraz kutsatu ginen. Martxa honetan sektore guztietako zutabeak atera ziren kalera: jatorrizko herriak, iraultzaren sukaldariak, mugimendu feministak, Chavismo Bravío-ko gazteak, produkzio sektore ezberdinak...

ANC aren aldeko martxaren momentu bat eta brigadako kideak Chavismo Bravio-ko lagunekin

Bitartean, egun hauetan zehar, kuadro eskolak eskeinitako formakuntzan parte hartzeko aukera izan genuen ere, marxismoak iraultza bolibartarrean duen paperaren inguruan gogoeta egiteko.

Koadro eskolako formakuntza jasotzen beste eragileetako kideekin

Honez gain, Vive TV-ko En debate saioan elkarrizketatuak izan ziren brigadako bi kide, Euskal Herritik eta Europatik iraultzaren prozesuaren pausuak nola ikusten diren jakiteko. Telebista hau 2003 sortua izan zen herriak herriarentzako komunikazio erreminta bat izan zezan eta komunikabide alternatibotzat du bere burua.

Leire Gallastegui eta Marin Erdozain EnDebate telebista saioan elkarrizketarako prestatzen

Brigadaren bigarren astea hastera goaz orain eta herri mugimendu eta mugimendu feministarekin topatzeko asmoa dugu, hauek iraultzaren barruan daukaten espazioa ikusteko eta bertatik ikasteko. Aldi berean, Euskal Herriko egoeraz hitzegingo dugu esparru ezberdinetan.

Gora iraultza bolibartarra!

¡CHAVEZ VIVE, LA LUCHA SIGUE!