Wallmapu Azken Kronika

Wallmapuko brigadako kideak pasa ginen Puelmapura, hau da, Argentina aldeko maputxeen lurretara. Bertan, zenbait irratitan hitz egiteaz gain, komunitate batzuetan egoteko aukera izan dugu eta ondoren errepresioaren eta inpunitatearen aurkako martxa batean hartu genuen parte. Ez gara ordea lasai ibili, eta polizia federalak ez gaitu bakean utzi azken egunetan. Larunbatean, esate baterako, 3 aldiz izan ginen identifikatuak, eta jazarpen poliziala areagotzen ari da. Txile aldean berriz, Euskal Herrian hainbestetan jasan behar izaten dugun komunikabideen gezur eta kriminalizazio makinaria martxan da jada. Hona hemen bertako prentsak gugatik idatzi dituen zenbait astakeria eta gezur mixerable: "Preocupación por activistas vascos en territorio mapuche", "Cae Luis Tralcal, el actual líder operativo de la CAM y hombre más cercano a Héctor Llaitul", "evaluan si pueden expulsar a los vascos", "Detienen a jefe operativo de la Coordinadora Arauco Malleco ", "vascos asesorian a comuneros mapuches","tres vascos en araucania", "Fiscal regional de La Araucanía confirma presencia de vascos", "Rosende niega nexos de comuneros mapuches con las FARC".Datozen egunetan Txile aldera egitekoak gara, eta ez dakigu deportatuak izango ote garen edo zorterik hoberenean bakean utziko ote gaituzten. Nahiz eta kide bat jadanik EH-an den, gainerako brigadako kideok irmotasunez salatzen dugu gurekin egiten ari diren joku zikina.

Gora herrien arteko elkartasuna!Gora Maputxe herriaren borroka! MARICHIWEU!