Zorionak Bolivia!
Beste behin ere, hasitako bideak atzera bueltarik ez duela erakutsi du Boliviako herriak. Urriaren 12a aukeratu dute horretarako gainera, Ameriketako jatorrizko herrientzat indar sinboliko handia duen eguna. Evo Moralesen lidergoa berretsiz, herriaren boterea sendotzeko pausu bat gehiago izan dira pasa berri diren hauteskundeak.
Garaipena Fidel Castro eta Hugo Chavezi eskaintzearekin, kapitalismoaren eta inperialismoaren kontra borrokan ari diren herri guztiak aipatu nahi izan zituen Moralesek. Izan ere, garaipena ez da garrantzitsua Boliviarentzat bakarrik, mundu osoan eta batez ere ezkerrerako bidea hartua duen Hego Amerikan ezinbestekoa baita prozesu iraultzaile hauek egonkortu eta beraietan sakontzea.
Hain zuzen ere aste honetako A Desalambrar Hala Bedi irratiko saioan Luismi Uharterekin prozesu guzti honetaz eta azken hauskundeetaz jardun dugu. Hemen duzu entzungai irratsaioa
Horregatik, gure poza adieraztearekin batera, burujabetzaren eta sozialismoaren alde ari den prozesu honekiko elkartasuna berresten du Askapenak.