Pariseko Euskal Herriarekiko Elkartasun komiteak Euskal Herriko eta bere preso politikoen egoera eraman du Humanitatearen Festara.
Asteburu honetan Humanitatearen Festa (Fête de l'humanité) ospatu da Parisen, urtero egiten den moduan. Eztabaida politikoerako, kultura herrikoiaren zabalpenerako eta musikaz gozatzeko tartea da festa hau. Pariseko Euskal Herriarekiko elkartasun komitea bertan izan zen euskal preso politikoen egoeraren berri ematen hitzaldi batean.