Mexikoko brigada, 1.go kronika: 'Jóvenes en Resistencia Alternativa'
Duela 8 urte sortzen da 30 lagunek osatutako 'Jóvenes en Resistencia Alternativa' gazte talde hau.
2001ean zapatisten Lurraren Martxa egin zen, eta Mexiko Hirian, DF-en izan zuen amaiera. Ordukoa inflexio puntua izan zen gazte talde honengan, izan ere, ordura arte talde zapatistekin eta jatorrizko herriekin lan egiten zuten.
Talde antikapitalista eta antineoliberalistatzat hartzen du bere burua eta Latinoamerikako herrien aldekoak dira. Autonomia ulertzen dute askapenerako bidea bezala eta modu horizontalean antolatzen dira. Unibertsitate mundutik datoz, baino mugimendua ez da bertan oinarritzen, izan ere haiek talde ezegonkorrak izaten direlako, urte gutxitan asko aldatzen direnak, ikasturte amaierarekin batera. Hori dela eta, talde egonkorragoa sortu zuten.Ez dira gazteen problematikan bakarrik zentratzen, gazteen parte hartze politikoa bilatzen dute eta autogestioa dute filosofia gisa.
Hiru lan ildo dituzte:
- Aldarri politikoa duten kontzertuen antolaketa.
- Liburu propioen editoriala, gazteen inplikazioan oinarriturikoa.
- Formakuntza ezberdinetako tailerrak. “El Otro Seminario” aurrera eramaten dute, eztabaidak gauzatu, formakuntza eta harremenen sendotzea helburu delarik.
Harreman handia dute jatorrizko herriekin, nekazari eta herri mugimenduetako taldeekin. Kontzertuen antolaketetan arazoak izan dituzte, Gobernuaren komisio kulturala dela eta. Komisio hori kultur ikuskizunetako antolakuntzan datza, aldarrikapen mugimenduaren bazterkeriarekin batera. Hala ere, aurrera egin dute.
Liburu-editorialetan lantzen ez diren edukiak plazaratzen dituzte. Antikapitalismoa eta Boliviako indigenen borroka esate baterako. Denera 6 argitalpen atera dituzte eta Errepublikako beste taldeei eskaintzen dizkiete beraien inguruetan zabaltzeko.
Erakunde bakoitzak bere borroka aurrera atera ahal izateko, “ El Otro Seminario” –n gogoeta guenak bilatzen dituzte.
Gaur egun, Metroaren 12. Linearen kontra ageri dira, beste herritar taldeekin batera. Metroaren proiektua bukatzen den lekuan gune natural paregabea dagoelako eta bertako txikizioaren kontrakoak dira. Gobernuaren helburua gunearen edifikazioa da.
Azkenik aipatu, “La Otra Campaña”-n parte hartu zutela. Oraintxe mugimendu hura desegituratua ei dago, gobernuaren errepresio eta inpunitatearen aurrean burumakur agertzen dira horren aurka eman zen batasuna galdu delako.
Euskal Herrian ematen ari den une historikoarekin bat egiten dute eta beraien babesa eta elkartasuna luzatzen diete errepresioaren aurpegi guztiak jasan dituztenei.
México Brigada 2010