Eskoziako brigada, 1.go kronika
'The coward slave, we pass him by
We dare be poor for all that'
(Koldarraren gainetik pasatzen gara
Dana dala, txiro izatera ausartzen gara)
Robert Burnsen olerkia, 2004an Eskoziar Parlamentuaren inaugurazioan abestu zena
Abuztuaren 6tik 8ra 4 euskal brigadakideak Scottish Socialist Youth-ek (SSY) -Eskoziar Gazte Sozialistek- antolaturiko gazte topagunera gonbidatutak izan gara. Kanpin dendak jarri eta 27 urte azpitik duten 40 bat neska-mutilek hainbat gai eztabaidatzera ekin diote tailerretan. Besteak beste, klima aldaketa, internet eta pirateria, patriarkatua...Benetan harritu gaituen kontu bat zera izan da, gizona/emakumea tailerrean herrialde honetan 4 emakumetik 1 bere bizitzan zehar bortxatuta izan dela ala bortxatuta izango dela, oilo-ipurdia jartzeko modukoa, ezta? Mutil eskoziarrak zakarrak diren fama ei dute baina ados egon gara errespetu kontua dela, noway! Bestalde, hurrengo astebururako topagune feministara joateko gonbita luzatu digute.
Zelan ez futbolaz aritzeko tartetxu bat be atara dugu. Ezagunak dira Celtics- Rangers arteko liskarrak. Celtics irlandar etorkin katolikoek sortu zuten eta Rangers beste langile batzuk. Langileriaren artean be tira-birak dagoz, beraz.
Beste tailer bat elikadura eta gizentasunari buruzkoa izan da. Ondo datorkie hauei gai honetan sakontzea, txarto jaten dute-eta! otordu finko barik, lar janari-prestatu, grasak... Hau guzti hau ikusita ez da harritzekoa eskoziar batek bataz beste 65 urte inguruko bizi-iraupena izatea.
Izugarri eskertu dute Euskal Herria eta euskal gatazka politikoaz berba egin izana. Askapenaren borroka, Euskal Herriko errepresioa eta Zutik EH! estrategia aurkeztu diegu. Asko asko hunkitu gaitu jaso dugun alkartasuna. Izan be, galdera sorta botatzeaz gain, ea zeoze egin dezaketen proposatu digute inkluso. Oso baliagarria iruditu zaigu danori harreman internazionalista hau mantentzea alkarlanan jarraitzeko.
Faxismoari buruz be mintzatu gara. Gazte sozialistak Glasgow erditik Irailaren 18an pasatuko den martxa faxista bat eteteko bilerak burutzen ari dira eta honen barri emon digute. Jakin izan dugunez, ganera, bilera horietako batera polizia agertu da eta, faxistek istilua sortuko zuten aitzakiagaz, zenbait gazteri sarrera galarazi diote.
Amaitzeko Scotland & independence buruzkoa. Dakizuenez, Azaroaren 30ean gobernuan dagoen Scottish Nacional Party-k (SNP) independentziaren aldeko referenduma bultzatzeko asmoa du. Independentziaren bideragarritasuna bi aukeratan oinarritzen dira: petrolioaren profita eta zergen burujabetasuna. Eredu paregabea dira guretzako eta jakina.
Azkenik, asteartean EHko gatazka politikoari buruzko bilkura publikoa dugu Glasgowko Piper's Tavernen. Jende asko espero da, antza.