Inperialismo eta kapitalismoaren aurka eztabaidak eta indar metaketa Cochabamba hirian
Askapenaren Boliviako Brigada "Cumbre Mundial Antiimperialista y Anticapitalista"-n parte hartzen ari da Cochabamba hirian.
Azken eguna eta itxiera ekitaldia ospatuko da gaur. Evo Morales presidentearen diskurtsoarekin eta manifestazio erraldoian amaiera emango diote. Milloi bat pertsonen parte hartzea espero da gaurko manifestazioan.
Uztailaren 31tik abuztuaren 2ra izan den egitasmo honetan, 1000-1500 munduko herri desberdinetako ordezkariek parte hartu dute, eta Askapenaren Brigadak Euskal Herriaren borroka ezagutarazteko eta eraso inperialistak salatzeko euskal elkartasuna adierazteko aukera izan du.
Cumbre Mundial Antiimperialista y Anticapitalista-k inperioaren
kontrako herrion indarra batzea du helburu, nazioarteko tresna
politiko eta borroka-plataforma. Evo Morales presidenteari babesa
emango dio bilkuraren itxierako ekitaldian.
Bost lan-mahai osatu dira:
-Politika-burujabetza, eraso inperialisten aurrean defentsa artikulatu
-Ekonomia-burujabetza, baliabide naturalak zaintzeko neurriak.
-Lurralde-burujabetza, muga auzietako konponbidea.
-Latinoamerikako integrazioa, integrazioa indartzeko erakundeen sorkuntza
-Nazioarteko akordioekiko errespetua, Estatu kapitalisten etorkizuneko erasoak saihesteko
Munduko herri desberdinetako 1.000 eta 1.500 arteko ordezkari izango dira eta gaur Evo Morales presidenteak itxierako ekitaldiari emango dio eta gero milaka lagunek parte hartuko dute inperialismo eta kapitalismoaren aurka egingo den manifestazioan.