Enpresa transnazionalen papera Kolonbian aztergai joan den asteleheneko hitzaldian
Joan den astelehenean eta Askapenaren Urriak12 kanpainaren barnean, Bilboko San Frantzisko auzoan Kolonbiako Marcha PatriĆ³ticaren kide Jorge Freiterekin solasaldian, transnazionalek Kolonbiako gatazkan eta Kolonbiako herriaren zapalkuntzan betetzen duten paperaz hitz egiteko batu ginen.
'Europa Astinduz!' hartu du Askapenak lelo aurten, internazionalistak garen heinean eta internazionalistak garelako lehen pausua geure ingurua delako; bai babes-borrokarako, bai deitoratze-erasorako. Izan ere euskal transnazionalek (kapital neoliberalak herririk duenik esan badaiteke) zein espainiar estatu eta Europar Batasuneko transnazionalek lotsagabe egiten baitute Kolonbiako estatu neoliberal zapaltzailearen alde, honek eta honen bazkide pribilejiatu AEBek herri langilea zapaltzen dihardutenean, Komertzio Askeko Tratatuen bitartez eta paramilitarren babes armatuaz.
Kolonbiako herria, kolonbiar nekazariak, lehenago Kuba'k, Venezuela'k eta enparauek egin bezala, Bigarren eta egiazko Independentzia baten borrokan daude murgildurik, muga konkretu batzuetatik haratago benetazko askapena ekarri behar duen bigarren independentzia baten aldeko borrokan, herriak herritik eta herriarentzat eraikia, jatorrizko herrien identitateei begirunez, langileriaren eskubideen defentsan eta eskuhartze inperialistari ateak itxita.
Izan ere, atzo Pinta, NiƱa eta Santamaria izan baziren zapaltzaileen barku, egun Iberdrola, Union Fenosa edo Coca-Cola dauzka inperioak ontzi, estatu aparatuen eta errepresio egitura pribatuen baldintzarik gabeko laguntzaren bidez nekazari txikia bere lurretatik mugiarazteko, lur horien jabe ilegalki bilakatuz, lurrak, lurrazpiak eta urak kutsatuz, merke eta langileak gainesplotatuz ia eskubide laboral zein sindikalik gabe utzirik.
Horregatik, Kolonbiako herriaren borroka uler dezakegulako eta babesten dugulako, bat egiten dugu haien eskaerekin: nekazal erreforma, herri subirautza eta gatazkaren soluzio negoziatua, preso politikoen eskubide oro ziurtatuz; eskaerak hauek herri antolatuak soilik lor ditzakenak.