Hilabete internazionalista ospatuko dute Donostian hurrengo astetik aurrera
Submitted by admin on Or, 2013/11/15 - 10:04
Donostialdeko Askapenak antolatuta, hainbat nazioen egoera politiko zein ekonomikoaren berri izan eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera izango da Txantxarreka gaztetxean (Antiguo, Donostia).
Guztira lau hitzaldi antolatu dituzte, eta abenduaren 13an jaialdi batekin emango diote amaiera ekimenari. Tartean izango dira, besteak beste, internazionalismoaren gaineko hitzaldia, Saharako lurralde okupatuetan eta Palestinan egondako brigadisten mahai ingurua,
Sardigniako askapen borrokari buruzko hitzaldia eta amaitzeko abenduaren 13an Herrialde katalanetako egoera izango dute izpide ENDAVANT eko kideek.