Marcha Patrióticak Francisko Tolozaren berehalako askatasuna exigitzen du
Urte berriarekin batera urtarrilaren 4ean goizeko 10:00tan Francisco Toloza unibertsitateko irakaslea, Marcha Patrioticako nazioarteko komisioko arduraduna eta Junta Patriótica Nacional-eko kidea atxilotu zuten Cúcutan (Kolonbian).
Marcha Patrióticak publiko egin duen komunikatuan atxiloketa honekin Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen benetako izaera autoritario eta zapaltzailea agerian gelditu dela azaldu eta Kolonbiako Estatuak beraien mugimenduaren aurka garatzen duen jazarpen sistematikoa salatzen du.
Honela bada, atxiloketa arbuiatu eta Francisco Toloza kidearen berehalako kaleratzea exigitzen du. Bai eta errepresio ekimen berri hau maila nazional zein internazionalean salatu eta Kolonbian egun aurkitzen diren 9500 preso politikoen askatasuna aldarrikatzera dei egin ere.
Komunikatua osorik irakur dezakezu hemen
Informazio gehiago: www.marchapatriotica.org