Brigaden kanpaina amaiera Kanbon ospatuko dugu martxoaren 29an

Briganden kanpaina amaitzear da eta hiru hilabete hauei amaiera emateko martxoaren 29an azken aurkezpena KANBON antolatzen ari gara Aitzina gazte antolakundeko kideekin batera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera mahai inguruan egingo dugu internazionalismoaz hitz egiteko Askapena, Aitzina eta aurreko urteko brigadisten laguntzaz. Behin gosea eginda afari venezuelarra izango dugu eta gero kontzertuak! Animatu gaualdi internazionalistara!

Azken aste honetarako hitzaldiz beteta dugu agenda, ikusi nahi?

Martxoak 25; Hernaniko Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera “Internazionalismoa, herrien arteko xamurtasuna” hitzaldia eskainiko dugu eta aurtemgo brigadak aurkeztuko.

Martxoak 26; Gasteizen arratsaldeko 19:00etan, martxoak 3 memoria gunean Venezuela eta Herri Boterea izango dute mintzagai Luismi Uharte eta Venezuelan izaniko brigadisten eskutik

Martxoak 27; Oreretako Gaztetxean pasa den urteko brigadisten laguntzaz aurtengo brigadak aurkeztuko ditugu

Martxoak 27; Billabonako Gaztetxean arratsaldeko 18:00etan Boliviar herriaren borroka azalduko digu bertan izaniko brigadista batek

 

Martxoak 28; Hilabete Internazionalistari amaiera emateko Urretxuko Gaztetxean Venezuela izango dute mintzagai aurreko urteko birgadisten laguntzaz

Martxoak 29; Barakaldon Adnarik Tabernan "Bolivia; herri bat burujabetza eta sozilismoruntz" izenburupean hitzaldia izango dugu aurreko urteko brigadista baten eskutik.

Eta ezin baduzu bertaratu begira Tolosa eta Aiaraldeakoek aurkezpenen inguruan azaldu digutena:

Tolosaldean burutzen ari garen jardunaldiaren bigarren saio izan genuen atzo. 15 lagun inguru batu ginen eta gehienak sahararrak. Lehenik Askapenako kide batek saharar brigada sortzearen arrazoiak eta lurralde okupatuetan egiten den lan eta ondoren Euskal Herrian egiteko dugun guztiaz aritu zen. Ostean, saharan egoniko brigadista batek hartu zuen hitza eta brigadaren esperientziak eta egondako eragileek esandakoak azaldu zizkigun.

Hitzaldia ez zen baina bertan amaitu eta mahai inguru formatuan, saharar euskaldun, brigadista eta internazionalisten artean, eztabaida intersgarria izan genuen. Batetik lurralde okupatuetako baliabide naturalen ustiaketaren baitan,hitz egin zen, nola aldatzen dituzten etiketak marokoarrek Agadirreko portura iristean sharar ur bankuetan arrantzaturiko arraina. Fosmatoarekin ere antzeko dinamikak egiten dituzte, azken batean, ez diezaiegun enpresa lapur hoiei boikot edo salaketa biderik egin. Bestetik, saharar herria bitan dagonez zatituta eta geroz eta kide gehiago daudenez Euskal Herrian nahiz bere eremutik kanpo, batera egin beharreko lanaz aritu ginen, zein zailtasun dauden herri zatitu honen baitan, elkarrekin borroka egiteko.

 

Airaldean ere egin ditugu brigaden aurkezpenak. Pasa den ostegunean Urduñako Gaztetxeara 10 pertsona inguru hurbildu ziren azkenaldi luze honetan hainbat gertaera direla medio hautsak harrotu dituen Abya Yalako Karibeko urek bustitzen dituen herri mediatikoenari buruz iazko brigadistak kontatu behar zituenak entzutera. Venezuela hizpide izanda hainbat gai landu eta muga gabe luza daitekela jakinda, egungo egoera hobeto ulertu eta honen inguruan eztabaidatzeko ildoak ezartzea genuen helburu. Baina bertaratutakoen artean Venezuelan egondako hiru kide egonda are biziago eta interesgarriagoa egin zuen berbaldia, gaueko 21:00ak ongi pasatu eta gero ere ez ginen Gaztetxetik atera.

Hurrengo egunerako Amurrioko Kultur Etxean genuen hitzordua jarrita. Filtrori buruzko argazki erakusketa eta Canal 10-en dokumentala izan genuen. 1994ko abuztuan Montevideon jazotako errepresio eta elkartasun adierazpenak oraingoan argazkien eta dokumentalaren bidez landu genituen. 20 urte eta gero, uruguaitarren elkartasuna eredugarria izaten jarraitzen du, euskaldunon mirespena, betierekoa.

Hemen aurkezpenetako argazkiak: