Ostiralean hasiko da Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. #ElkartasunAstea
Aurtengo #ElkartasunAstean Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek Europa eta Latinoamerika luze eta zabalean euskal herritarron aldarria zabaltzeko konpromisoa hartu dute: Gora Euskal Herria askatuta!
Euskal Herriak konponbidearen alde eginiko bidea azaldu eta gaur gaurkoz bizi dugun egoeraren berri emateko aste guztian zehar ekimen ezberdinak garatuko dituzte, mahai inguru, hitzaldia, afariak, jaialdiak...... Baina bereziki, euskal herritarrok burujabetza eta askatasuna eskuratzeko dugun determinazioa aditzera ematea izango da helburu nagusia. Horretarako Amaiur, Sortu, Ernai, Eleak, auziperatuak, tartalariak, ondarruko herri harresiko kideak eta preso ohien laguntza izango dute.
Adierazi bezala, lekuan leku ekimen ezberdinak egingo badituzte ere, EHL sareko kide guztiek bi ekimen nagusi burutuko dituzte. Bereziki bizitako egoera basati eta gogorrari erantzuteko Euskal Preso Politikoei postalak idazteko aukera zabalduko dute antolatuko dituzten dinamikekin batera. Kolektibo zein norbanakoen atxikimendu eta elkartasun keinu txiki bezain aberats hauek Askapenako kideok bildu eta Euskal Preso Politikoei helaraziko dizkiegu ondorengo asteetan.
Honekin batera eta VIII. Nazioarteko Elkartasun Asteari amaiera emateko baina bereziki Frantziar zein Espainiar Estatuen inmobilismoa, zein errepresio estrategia salatzeko, elkarretaratzeak burutuko dituzte aipatu estatuen kontsulatuen aurrean “errepresioaren aurrean, gora Euskal Herria askatuta!” lemapean.
Oraindik ekimen gehiago antolatzen eta zehazten ari badira ere, hona hemen herri ezberdinetan antolatutako ekimenen deialdiak:
-
VIII Semana Internacional de Solidaridad con Euskal Herria en ITALIA
-
VIII Semana Internacional de Solidaridad con Euskal Herria en MADRID
-
VIII Semana Internacional de Solidaridad con Euskal Herria en ARGENTINA